Haurrentzako musika eta dantza euskaraz
Ene Kantak taldeari buruzko informazioa jaso nahi duzu?
Sartu doan Ene Kantak aldizkariaren buletinean eta gure ikuskizunei, zozketei, abesti berriei eta abarri buruzko informazioa jasoko duzu.
WEBGUNEKO DENDAN 30€KO GASTUA EGINEZ GERO,
SATORJATOR KAMISETA OPARI!
AZKEN BIDEOA
GURE AUKERA
Eman izena DOAN Ene Kantak-en Youtubeko kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko
AUKERA EDERRAK!
BAIETZ DANTZAN HASI!
DESKARGA ITZAZU ABESTIEN HITZAK GURE WEBGUNETIK ETA ONGI PASA GURE DANTZA ETA BIDEOEKIN
EUSKARAZ
Gure hizkuntza sustaztea dugu xede eta horretarako euskarazko materiala eta ikuskizunak ekoizten ditugu
ABESTU
Ene Kantak-ek haurrentzat sortu eta egokitutako abestiak. Hitzak eskuragarri dituzue eta baita ikus-entzunezko materiala ere
BIDEOEKIN
Dantzatu eta gozatu! Gurekin! Gure abesti, lagun eta koreografiekin! Maite dituzuen horiekin!
IKASTETXEAK
Gure abestietako koreografiak dantzatzen Euskal Herriko ikastetxe desberdinetako 1000 haur baino gehiagok parte hartu dute.
ANTZERKI MUSIKALA
“EMOZIO FESTA!” Eneko eta Nerea, abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, haien gelan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…
Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz, eta oraingoan, gure bi protagonistek, ikasle berri bat ezagutuko dute; eta ez edonolakoa: honek, denak ikaratuko ditu…
Ene Kantak
Ene Kantakek beti garbi izan du bere helburua: haurrentzako abestiak eta dantzak sortzea, beti euskaraz eta euskararentzat. Gure haurren etxeetan zein bihotzetan euskara sentitzea eta maitatzea nahi dugu, eta zergatik ez? Euskaraz sentitzea eta maitatzea ere.
Ene Kantak osatzen dugunok, dantzagarriak, berriak eta haurrentzako egokiak diren abestiak sortzen ditugu. Batzuetan ere, abesti tradizionalak berritzen eta moldatzen ditugu. Abesti bakoitzeko bideo bat dugu bere koreografia errazarekin, txikiek (eta ausartzen direnek) dantzatu ahal izateko. Haurren mundua ongi ezagutzen duten Urko Oskoz eta Nerea Urbizu irakasleak daude proiektu eder honen atzean. Noski, jende gehiagoren laguntza ezinbestekoa dute hau guztia aurrera eramateko.
Ene Kantakek sortutako abesti guztiak diskoetan daude bilduta. Hauen salmentarekin lortutako etekinaren zati bat, euskara sustatzeko edo euskaraz lan egiten dutenei ematen diegu.