Azken berriak
Ene Kantak abestu eta dantzatzeko
MIGRAZIOA
ITSAS TXAKURRAK ZAINDU!
EMAN IZENA doan Ene Kantak-en Youtubeko kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko.
Zure zerrendan gehitu, lagunekin elkarbanatu eta BATEZ ERE… ongi pasa!
AUKERA LILURAGARRIAK!
-
Kamiseta asto-sator
15,00€ BEZa barne -
Liluragarria USBa
20,00€ BEZa barne -
Liluragarria DVD-CD-a
15,00€ BEZa barne -
ASTONAUTA PELUXEA
15,00€ BEZa barne
EUSKARAZ
ABESTU
BIDEOEKIN
IKASTETXEAK
Gure abestietako koreografiak dantzatzen Euskal Herriko ikastetxe desberdinetako 1000 haur baino gehiagok parte hartu dute.
ANTZERKI MUSIKALA
“LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, gure azken erronka da. Badakizue Enekok eta Nereak zein toki aukeratu duten oraingoan abenturak bizitzeko? Bai, bai, ongi irakurri duzue, gorputzaren barrura! Zeinen gorputzera? Hori bai ez dizuedala esango… Ez dute liburu magikorik edo aitatxiren gutunik erabiliko abenturarekin hasteko, ez, ez, edabe bat baizik. Gorputzaren barruan LILU ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta gorputzeko hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die. Asko baitaki Liluk!


Ene Kantak
Ene Kantakek beti garbi izan du bere helburua: haurrentzako abestiak eta dantzak sortzea, beti euskaraz eta euskararentzat. Gure haurren etxeetan zein bihotzetan euskara sentitzea eta maitatzea nahi dugu, eta zergatik ez? Euskaraz sentitzea eta maitatzea ere.
Ene Kantak osatzen dugunok, dantzagarriak, berriak eta haurrentzako egokiak diren abestiak sortzen ditugu. Batzuetan ere, abesti tradizionalak berritzen eta moldatzen ditugu. Abesti bakoitzeko bideo bat dugu bere koreografia errazarekin, txikiek (eta ausartzen direnek) dantzatu ahal izateko. Haurren mundua ongi ezagutzen duten Urko Oskoz eta Nerea Urbizu irakasleak daude proiektu eder honen atzean. Noski, jende gehiagoren laguntza ezinbestekoa dute hau guztia aurrera eramateko.
Ene Kantakek sortutako abesti guztiak diskoetan daude bilduta. Hauen salmentarekin lortutako etekinaren zati bat, euskara sustatzeko edo euskaraz lan egiten dutenei ematen diegu.