Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

2022-2023 Ikuskizun berria: EMOZIO FESTA

Emozio Festa!

“EMOZIO FESTA” ANTZERKI MUSIKALA

Eneko eta Nerea, abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, haien gelan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…

Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz, eta oraingoan, gure bi protagonistek, ikasle berri bat ezagutuko dute; eta ez edonolakoa: honek, denak ikaratuko ditu, eta gure lagunek, aurre egin beharko diote egoera zail eta berri honi. Gainera, Enekok, aurre egin beharko dio beste egoera berri bati. Lagunei azaldu beharko die zeliakoa dela.

Nola esango die? Zer suposatzen du horrek gelan? Irri egingo diote?

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta saiatuko gara erakusten, nola kudeatu emozio horiek.

Honen harira, saiatuko gara ere gure ikuslegoari erakusten, egoera zailei, nola aurre egin.

Eszenatokia, gure gela bihurtuko dugu eta bertan pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak biziko ditugu. Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen dantzak, irriak, bihurrikeriak. Oso ongi pasako dugu eta gainera, gure sabelean sortzen diren kilima edo nahasmen hori, ulertuko dugu; nola ez, beti ahoan irrifarrea izanik.

Ez galdu abentura hau, ezingo zara eserlekuan geldirik egon.

Gozatu, dantzatu, irri egin eta asko ikasi Ene kantak-en ikuskizun paregabe honekin.

Kontratazioa: Fermin Sarasa – antzerkia@enekantak.org