Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

“3 Ene Kantak” ikuskizuna, irailaren 2an, Gasteizko FesTVal jaialdian

3 ENE KANTAK
3 klubeko “3 Ene Kantak” saioaren denboraldi berriaren aurkezpena izango da, Iradier Arenan, 17:00etan. Bertan egoteko gonbidapena beharko da.
 
3 klubeko “3 Ene Kantak” saioaren denboraldi berriaren aurkezpena izango da, musikaz, dantzaz eta sorpresaz beteta. 17:00etan hasiko da emanaldia. Gaur bertan jarriko dira eskuragarri gonbidapen horiek, 12:00etan.
 
Lagun berriak izango ditugu denboraldi honetan “3 Ene Kantak” saioan. Dagoeneko ezagunak ditugun Eneko, Urbi, Astonauta eta Satorjatorri, Argi pertsonaia eta Antxus maskota batuko zaizkie aurten. Abestiak, dantzak, esketxak, bideoklipak eta sorpresa ugari ekarriko ditu taldeak aurtengo ikasturtean ere, eta ez dira faltako umorea eta giro aparta. Gainera, atal berriak ere estreinatuko dituzte: 3pedia, eskulanen inguruko Zuk zeuk egin izenekoa eta magia atala. Irailaren 6an hasiko dira saio berriak, 08:15ean eta 20:00etan.
 
Bestalde, herri eta hiri ezberdinetako eskolak bisitatzeaz gain, Lorez Lore izeneko tartea izango da ikusgai. Bertan, Euskal Herriko hainbat naturgune eta txoko bisitatuko dituzte saioko pertsonaiek eta bertako bitxikeriak kontatuko dizkigute.
 
Saioko eduki guztiak 3 klubaren webgunean, app-ean eta HbbTVan izango dira eskuragai, telebistan eskaini bezain laster. Bestalde, 3 klubaren aplikazioan telebistan eman ez diren eduki esklusiboak ere egongo dira. Gainera, saioa osorik ikusteko aukera izango da webgunean, aplikazioan, EITB Nahieran plataforman eta telebista konektatuetan. Pieza batzuk ere 3 klubaren Youtube kanalean ikus daitezke.
 
Gora euskara!
 
 

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.