3 Ene Kantaken 3. denboraldia amaitu da!
Gaur 3 Ene Kantaken 3. denboraldiko azken saiora iritsi gara. Eneko, Argi, Astonauta, Satorjator, Urbi eta Antxus oporretara doaz.
Orain atseden hartzea tokatzen da: eskola aurki bukatuko dugu, eskolaz kanpoko ekintzak ere bai, eta datozkigun egun argitsuenak bidaiatzeko eta normalean egiten ez ditugun planak egiteko aprobetxatuko dugu.
Mila esker gure super dantzari izan diren Sara, Ione, Aimar eta Egoitz. Denboraldian zehar gurekin lan egin duten artista guztiei: Belatz, Asier Kidam, Zuzene, Janire, Aitor, Olatz. Eta lantalde osoari, abentura eder hau eraikitzen laguntzeagatik; gidoilariak (Alaitz, Julio, Sustrai, Josu), aktoreak, editoreak, ekoizpen taldea, teknikariak, kamerariak, eskuak zabalik artatu gaituzten ikastetxe guztiei eta batez ere zuei, egunero-egunero etxetik jarraitu gaituzuenoi.
Irailean berriz ikusiko dugu elkar. Haizea hartu, freskatu, eta ea zer ateratzen den…
Besarkada handi bat
Gora euskara!
Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!