Bihar, hilak 9 15:30ean… 3 Ene Kantaken denboraldi berria hasiko da ETB3n.
Denboraldi berri honek bideoklip berriak, oso toki berezietan egindako kontzertutxoak eta hainbat atal desberdin eskainiko dizkizue.
Ezagutzen dituzuen atalekin batera (SU TA FU, ATXA MITXA, DANTZATEKA edo AHAIKA) berriak ere ikusiko dituzue: BAGA BIGA HIGA, PATATA BEROA eta MINTXO PRAKTIKA.“Baga Biga Higa”-n txikienak aho bete hortz ikusiko ditugu, Asier Kidamen magiarekin txundituta. “Patata beroa”-n kultura orokorra eta gure partaideen nerbioak dantzan jarriko ditugu. Eta “Mintxo Praktika”-n Antxusek Mintxo probatuko du, ahal duen urruneraino eramanez.
Larunbatero 15:30ean, Ene Kantakek eskaintzen dizun gozamena eta barrea ETB3n.
Info gehiago hemen: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/3enekantak
Gora euskara!
Musu hegaldunak!!
Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!
















