Skip to main content Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

AMAGOIA DRAGOIA. Abesti berriak, liburu berria eta ikuskizun berria laster!

Ene Kantak Amagoia dragoia

Amagoia Dragoia

Ene Kantak Amagoia dragoia

AMAGOIA DRAGOIA. Badugu lehen bideo-klipa argitaratzeko data.
Urte hasierarekin batera proiektu berriarekin hasi ginen lanean, eta horren emaitza azaroan izango dugu.
Amagoia Dragoia proiektuak Erdi Aroan garatzen diren hiru zati ditu: liburu berri bat, 5 abesti berri bideoklipekin, eta ikuskizuna.
Abentura berri honetan, txikien artean euskararen erabilera sustatzen jarraitu nahi dugu, eta bereziki nabarmendu nahi dugu Erdi Aroan emakumeak izan zuen zeregina.
Gainera, beti bezala, bizitzan garrantzi handia duten hainbat balio lantzeko aprobetxatzen dugu (kooperatibismoa, errespetua, berdintasuna, adiskidetasuna, laguntza, ahalduntzea)…

– Amagoia dragoiaren ezkatak liburu berria. Nerea Urbizuk idatzia eta Mikel Santos “Belatzek” ilustratua.
– 5 abesti berri, bideoklipekin, eta Antsoaingo Ezkaba eskolako ikasleek parte hartu dute.
– Ikuskizun berria: Amagoia Dragoia izenekoa eta azaroan estreinatuko duguna.

Datorren irailaren 10ean, gure Youtubeko kanalean argitaratuko dugu, aurrerapen gisa, 5 bideoklipetako lehena.
Bideo honetan, gurekin batera abesten eta dantzatzen du aktore ezagun, pailazo eta oso pertsona on batek. Nor ote da?

Gogoratu https://eutsienekantak.eus eko bazkide bazara, eduki guztiak zure etxean aurretik jasotzeaz gain, hainbat abantaila izango dituzula: sarreren zozketa esklusiboak, % 50eko deskontua Ene Kantaken produktu guztietan, zorion-bideoa edo zure kamiseta pertsonalizatua.

Egin zaitez bazkide urtean 20 edo 35 €-ren truke eta lagun iezaguzu zure txikientzako eduki onenak sortzen.

Tuka-tuka!!

 

Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪
https://eutsienekantak.eus

Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.