Hemen da Amagoia Dragoia!
5 haur abesti berri izango ditugu, bakoitzak dagokion bideokliparekin.
Bideoklip eta kanta guztiak eskuragarri plataforma guztietan.
Bideoklipak YOUTUBEn ikusteko, sakatu hemen: https://youtu.be/JToOvYQZJI8?si=hID1dDw6jyAy-vBw
Ondorengo loturan klikatuz gero, kantu berri hauen bilduma normalean erabiltzen duzun plataforman entzun dezakezu: https://orcd.co/enekantak_amagoiadragoia
Erdi Aroarekin loturiko 5 kantuetan lehena, labetik atera berria, eta oso gonbidatu bereziarekin: Gure Zirkuako IKER GALARTZA handiarekin!
Sekulako gogoak genituen zuekin partekatzeko. Ene Kantak-eko taldeaz gain, oso dantzari trebeak aritu dira gurean: Antsoaingo Ezkaba ikastetxeko ikasleak.
Ikasi gorputz atalak, jolastu gorputzarekin, etxekoekin, zein lagunekin. Dantza, jolasa, kantua, barreak… eta fantasia pixka bat.
Zer gehiago behar da ongi pasatzeko?
Gogoratu https://eutsienekantak.eus eko bazkide bazara, eduki guztiak zure etxean aurretik jasotzeaz gain, hainbat abantaila izango dituzula: sarreren zozketa esklusiboak, % 50eko deskontua Ene Kantaken produktu guztietan, zorion-bideoa edo zure kamiseta pertsonalizatua.
Egin zaitez bazkide urtean 20 edo 35 €-ren truke eta lagun iezaguzu zure txikientzako eduki onenak sortzen.
Tuka-tuka!!
Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪
https://eutsienekantak.eus
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

















