Aurtengo Merezimenduzko ARGIA SARIA eman berri digute. Sariak beti dira ongi etorriak!
Argi izan dugu beti gure helburu nagusia: txikien artean euskararen erabileran laguntzea, jolastuz, abestuz, dantzatuz… etorkizunean ere erabil dezaten.
Bidean kezka asko izan(go) ditugu, baina euskal kulturari eskainitako uzta ikusita, datorrenak ere mereziko duela argi daukagu.
Lantaldean errepasoa eginez, pentsa: 102 milioi ikustaratze Youtuben, 170 abesti eta dantza inguru, 10 disko, 76000 harpidedun Youtuben… euskarazko eduki berriak eskaintzen dituen kanalik handienetakoa izan daiteke, handiena ez bada. Bada harrotasuna sentitzeko motiboa.
Eskerrik asko ARGIA, bihotzez, Ene Kantaken ibilbidea saritzeagatik, eta lortu dugunera iristeko egindako lanaren aitortzagatik.
Nafarroatik Euskal Herrira, euskaratik eta euskaraz, inoiz baino gogotsuago.
Eutsi euskarari eta euskal kulturari! 💪💪💪
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

















