Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

“ASKARI HANDIA”. Basajaunaren urtebetetzera gonbidatzen zaitugu!!!🥳🥳🥳

Zugarramurdiko leizean askari handia dugu
Basajaunaren urtebetetzera gonbidatzen zaitugu!!!🥳🥳🥳
Badakizue nork prestatzen dituen zukuak?
 

ZUGARRAMURDIKO LEIZEAN
ASKARI HANDIA DUGU:
BASAJAUNEN URTEBETETZEA
OSPATUKO DUGU GAURKOAN (BIS)

MARI, GAUBELA GOXOA EMAN!
AMALUR, ZER DAGO ASKALTZEKO?
EGUZKILORE BAT JARRI ATARIAN GU BABESTEKO!

ZUGARRAMURDIKO LEIZEAN
ASKARI HANDIA DUGU:
BASAJAUNEN URTEBETETZEA
OSPATUKO DUGU GAURKOAN (BIS)

GONBIDATUAK NON SARTU DIRA?
LANEAN DIRA GALTZAGORRIAK.
IRATXO BAI BIHURRIA! EZ EZKUTATU JANARIA.

SORGINEK ZUKUA PRESTATU DUTE.
LAMIEK MAMIA EKARRI DUTE.
AIDEKO EZ HASI! ARREN, EZ ITZALI KANDELAK.

ZUGARRAMURDIKO LEIZEAN
ASKARI HANDIA DUGU:
BASAJAUNEN URTEBETETZEA
OSPATUKO DUGU GAURKOAN (BIS)

 

Gure Youtubeko kanalean “ASKARI HANDIA” abestiaren bideoklipa jada eskuragarri.

Gora euskara!

 

 

Disko berria EROSTEKO:
https://enekantak.org/eragin-eragin-lan-berria

“Eragin, eragin!” diskoa itxaropenez betetako lana da.

Bai, pentsaraziko dizuna, zerbait mugituko dizuna: gorputza, ahotsa, eskuak eta burua eragiteko diskoa, bada garaia!

Nahi dugun eta pentsatzen dugun hori egiteko, buruarekin eta bihotzarekin.

Lan honetan 18 abesti eta dantza aurkituko dituzu gorputza zein buruari eragiteko.

Berrerabilpena, higienea, natura, elikadura osasuntsua, euskara, gaixotasun arraro bat…

 

Ea zein den gehien eragiten dizuna, baina eragin diezazula, kontxo.

Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.