Skip to main content Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

ASTEBURUAN NEKAZARI liburu berriaren argitaratze data eta azala. Koloreztatzeko liburua DOAN

Ene kantak - Asteburuan Nekazari

ASTEBURUAN NEKAZARI liburu berriaren argitaratze data eta azala. Koloreztatzeko liburua DOAN

Irailaren 30ean Ene Kantaken liburu berria argitaratuko dugu: ASTEBURUAN NEKAZARI. eutsienekantak.eus-eko bazkide bazara, ez duzu irailaren bukaerara arte itxaron beharko, irailaren 3tik aurrera baizik.

Gainera, DOAN Ene Kantak MARGOTZEN liburu koloreztagarria ere jasoko duzu, margotzeko gure lehen liburua, Ene Kantak-eko pertsonaiekin osatua.

ENE KANTAK ASTEBURUAN NEKAZARI
Haurrei zuzendutako euskarazko liburu ilustratu hau Nafarroa erdialdeko landagunean dago girotua, Abartzuzan zehazki. Liburuak herriko etxea bideratzen duen emakumea aurkezten du: etxea eta etxaldea, noski, hau da; baratzea, animalien zaintza eta ezusteko arazoei aurre egitea. Lan hauek emakumeak zuzenduko ditu, baina era berean taldelanaren garrantzia agerian geratuko da, gure ingurunea ezagutzera ematen digun bitartean.

Liburuak irakurtzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: alde batean, hizki xehez dago idatzia, eta bestean hizki larriz bertsio laburrago batean. Azken honek familia giroan eta haur txikienekin ikusteko aukera errazten du. Ipuin klasikoen formula batzuk erabiltzen ditu, gure haurtzaroan hainbatetan entzun ditugun istorioei keinu bat eginez.
Liburuaren bukaeran, gure lurraldean oso preziatuak diren almendra garrapiñatuen errezeta bat aurkituko dute irakurleek. Errezetaz gain, ipuinari lotutako galdera sorta bat ere badago, arreta lantzeko aukera ere emanez

Zer da eutsienekantak.eus?
Euskara egunerokoan sustatzen duen komunitatea da, era berean Ene Kantakek haurrei zuzendutako eduki berri eta kalitatezkoa sortzen laguntzen duena. Urtean 20 edo 35 euroko ekarpena eginez gero, urtero sortzen dugun material guztia etxean jasoko duzue.

Aipatutako materiala jasotzeaz gain, hainbat abantailaz baliatu zaitezkete:
· Urtebetetzea zoriontzeko bideoa.
· Gure webguneko produktuetan %50eko deskontua.
· Gure ikuskizunetarako sarreren zozketak.

Gurekin urtebete egoteko gonbitea luzatu nahi dizugu. Proposamena gustukoa baduzu, nahi duzun denbora adina gera zaitezke, eta bestela, edozein momentutan bajan eman dezakezu, konpromisorik gabe.

Honako estekan, detaile guztiak xehetuta aurkituko dituzue: https://eutsienekantak.eus/

Edozein zalantza izanez gero idatziguzu: kaixo@enekantak.org

Mila esker, zure ekarpen ekonomikoa funtsezkoa da Ene Kantak proiektuarekin aurrera egiteko.

Tuka-tuka!!

Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.