Kaixo!! Astonautako 1go etaparen amaiera izango dugu larunbatean Lekunberrin (Ekainak 3).
Urte polita izan da, baina oso gogorra dena prestatzen eta antolatzen. Norbera bere eskolean, bitartean, lana egiten. Ensaio pilo, estrukturen muntaia, ikuskizunaren ideia aurrera eramatea…gainera kultura ez omen da erosten eta leku askotan gure kabuz eta arriskatuz Astonauta plazaratu dugu.
Zenbat herri, zenbat jende, zenbat irri, zenbat dantza, …Emaitza itzela izan da eta zuen guztion erantzuna: IKARAGARRIA.
Uda, lagunekin egoteko, familiekin disfrutatzeko eta jaietaz gozatzeko erabiliko dugu eta bide batez, irailean hasiko den Astonautako 2. etapari gogotsu aurre egiteko.
Mila mila esker gurekin ongi pasatzera zatoztenoi, eta batez ere gure hizkuntza EUSKARA erabiltzen duzuenoi. Gure helburua hori baita: euskaraz hitz egitea, berba egitea, solastea….
Benetan zoragarriak zarete. Bihotz-bihotzez muxu handi bat guztioi.
GORA EUSKARA!
Spotify:
Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman!
¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK!
http://www.youtube.com/enekantak
BAT EGIN GUREKIN!
http://www.enekantak.com
https://www.facebook.com/enekantak
https://www.instagram.com/enekantak
https://twitter.com/enekantak