Skip to main content Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Aurrera goaz!!

Ene Kantak - Nerea eta Gartxot

BISONTE MASTODONTEAREN BILA Estudioan

Ene Kantak - Nerea eta Gartxot

Gure azken proiektuko abesti berriak grabatzez bukatu berri dugu, eta hemendik oso gutxira aurkeztuko dizkizuegu.
Zuek ere entzuteko gogo biziak ditugu, gustatuko zaizkizue, seguru!

 

Eta gogoratu, ikusikizunaren sarrerak daude salgai jada:

· BILBO. 2024ko abenduak 23, astelehena.
2 saio, 12:00etan eta 16:00etan.
Sarrerak: https://bit.ly/Bisonte_Mastodonte_Bilbo2024

·DONOSTIA. 2024ko abenduak 28, larunbata.
2 saio, 16:00etan eta 18:30ean.
Sarrerak: https://bit.ly/Bisonte_Mastodonte_VEugenia2024

·DONOSTIA. 2024ko abenduak 29, igandea.
2 saio, 12:00etan eta 17:00etan.
Sarrerak: https://bit.ly/Bisonte_Mastodonte_VEugenia2024

·IRUÑEA. 2024ko abenduak 30, astelehena.
2 saio, 16:00etan eta 18:30ean.
Sarrerak: https://bit.ly/Bisonte_Mastodonte_Baluarte2024

Argi ibili, agortuko dira eta.

 

· BISONTE MASTODONTEAREN BILA
Bisonte mastodontearen bila euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute.

40 lagunez osatutako lantaldea estreinaldi egunerako prest dago. Horietatik 17 lagun agertokiaren gainean ariko dira.
Nerea Urbizu eta Gartxot Unsain oholtza gainean ariko dira, kasu honetan, abenturan zehar entzungo diren abestietan zuzenean abesteko.
 
Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren, baina harrapatuko ote dute bisonte mastodontea? Ala Bisonte mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
 
Gora euskara!! 💪💪💪💪

 

Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.