
Kaixo, gure diska berriaren aurreneko zatia ia amaitu dugu jada; konposaketa, zuzenketak eta musika-oinarriaren grabaketa, alegia.
Gure Nerea Urbizu handiak, betiko moduan, musika zuzendari ardura hartu du. Horrez gain, konposaketan parte hartu, zuzenketaz arduratu eta pianoa eta ahots gidak grabatu ditu ere.
Urko Oskoz abestiak idazten ibili da etengabean ere eta Alberto Porres botoiak maneiatzen eta gure joan-etorriei eusten jardun du.
Honatx momentuz gurera hurbildu diren musikariak:
-Juanma Urriza “Boli” – Bateria
-David Gonzalez – Baxua
-Txus Maravi – Gitarra
-Raul Ojer – Celloa
-Oiane Yarza – Akordeoia
-Nerea Urbizu – Pianoa
-Eneko – Biolina
-Flako Txarrena – Baxua
-Brigi Duke – Bateria
-Txalaparta – Igor Otxoa, Harkaitz Mtnez. de San Vicente
Aurrerago falta zaigun baten baten izena emango dizuegu ere.
Aurki Euskal Herriko hainbat eskoletan koreografiak grabatzen hasiko gara. Oion, Zaratamo, Durango, Otxandio, Eskoriatza, Aizarna, Elgoibar, Lekunberri, Lakuntza, Uharte, Burlata eta Iruñeko eskoletatik pasako gara.
Eta azkenik parte-hartzaileen ahotsak grabatuko ditugu (orain gure ezagunek telefonoa itzali edo mugagabeko oporraldia hartuko dute kar kar 🙂
Guzti hau okertzen ez bada, diska berria, pertsonai berriak eta ikuskizun berria urtea amaitu baino lehenago izango dugu.
Maiatzan informazioa zehaztu ez ezik, aurrerapen bat erakutsiko dizuegu.
A! Bestetik, ba al dakizu gure Watxapanauta taldeetan apuntatuz gero informaziorik garrantzitsuena inor baino lehenago jasoko duzula?
Hemen informazio gehiago: https://enekantak.org/watxapanauta/
Ba ongi izan, familiak! Gu ez gara gelditzen!
Besarkada handi bat