BARBANTXO. Pertsonaia txiki honen abenturak erakusten dizkigun bideoklip berria. Eutsienekantak.eus-eko bazkideentzat, esklusiban.
Sartu eutsienekantak.eus-en webgunean bideo klip berria ikusteko: BARBANTXO bideo klip berria
Joan den ekainean aurreratu bezala, hainbat hilabete daramatzagu eduki berriekin lanean. Irailean argitaratuko ditugu, baina eutsienekantak-eko kide guztiei lehenago iritsiko zaizkizue.
Egindako ipuin klasikoen artean, prestatu dugun lehena BARBANTXOrena da. Bideo honekin, tamaina ez dela garrantzitsuena adierazi nahi izan dugu. Laguntza emateko garaian borondatea, ausardia eta burua dira behar direnak.
Bestalde, ASTEBURUAN NEKAZARI liburu berria ere badaukagu: inprentara aurki bidaliko dugu, lehenbailehen zuen etxean jaso dezazuen. Dena ondobidean, irailaren lehenengo astean zuen etxean izango duzue.
Kamiseta berri pertsonalizatuekin ere hasi gara… itxura oso ona dute, dotore!
Gogoratu, jada bazkide direnek ez dutela bazkidetza berriz egin behar, automatikoki berritzen baita.
Bideo kliparen kredituak:
Hitzak eta Musika: Nerea Urbizu
Abeslariak: Astonauta, Satorjator eta Nerea Urbizu
Dantzari eta aktore txikiak: Uharteko Virgen Blanca ikastetxeko ikasleak
Aktoreak:
Satorjator: Ainara Unanua
Astonauta: Jon Zubiaga
Aire: Garazi San Martin
Axeri: Uxue Rodriguez
Oki: Irati Lizarraga
Urbi: Nerea Urbizu
Musikariak:
Bateria: Juanma Urriza “Boli”
Gitarra: Sebas Catena
Sinteak: Nerea Urbizu
Koroak: Enara eta Araika Etxarri
Bideoaren grabaketa, edizioa eta animazioak: Jon Manterola
Ilustrazioak: Mikel Santos Belatz
Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪
Mila esker, zure babes ekonomikoa ezinbestekoa da Ene Kantak-en proiektuarekin jarraitzeko.
https://eutsienekantak.eus
Eduki berriak! ¡Eutsi Ene Kantak, eutsi euskarari! Euskara sustatuz.
Hauek dira Eutsi Ene Kantakeko bazkideek jasoko dituzten eduki berriak:
- ASTEBURUAN NEKAZARI liburu berria
- TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK: 5 ipuin klasiko abestuen bilduma, dagozkien bideoklipekin.
Horretaz gain, jada bazkidea bazara, edo irailaren 7a baino lehen egiten bazara, eduki berriekin batera, etxean doan Ene Kantak margotzen koloreztatzeko liburua ere jasoko duzu.
Traktore dotorea eta gure pertsonaiak daramatzan kamiseta pertsonalizatu berria ere diseinatuta daukagu.
–Zer da Eutsi Ene Kantak.eus?
Euskara egunerokoan sustatzen duen komunitatea da, era berean Ene Kantakek haurrei zuzendutako eduki berri eta kalitatezkoa sortzen laguntzen duena. Urtean 20 edo 35 euroko ekarpena eginez gero, urtero sortzen dugun material guztia etxean jasoko duzue.
Aipatutako materiala jasotzeaz gain, hainbat abantailaz baliatu zaitezkete:
- Urtebetetzea zoriontzeko bideoa.
- Gure webguneko produktuetan %50eko deskontua.
- Gure ikuskizunetarako sarreren zozketak.
Gurekin urtebete egoteko gonbitea luzatu nahi dizugu. Proposamena gustukoa baduzu, nahi duzun denbora adina gera zaitezke, eta bestela, edozein momentutan bajan eman dezakezu, konpromisorik gabe.
Honako estekan, detaile guztiak xehetuta aurkituko dituzue: https://eutsienekantak.eus/
Edozein zalantza izanez gero idatziguzu: kaixo@enekantak.org
2025 egutegia:
2025eko ekainak 5: Huarteko Virgen Blanca ikastetxeko ikasleekin grabatutako 5 bideoklipen grabaketak.
2025eko uztailak 31: eutsienekantak.eus-en bideoklip bat argitaratuko dugu. Bazkideentzat soilik ikusgai.
2025eko irailak 1: bideoklipa Youtuben argitaratuko dugu.
2025eko irailak 3: ASTEBURUAN NEKAZARI liburu berria eta kamiseta pertsonalizatua bazkideei bidaliko dizkiegu.
2025eko irailak 5: eutsienekantak.eus webgunean bideoklip guztiak ikusgai, bazkideentzat soilik.
2025eko irailak 15: TRAKTORE DOTORE ETA IPUIN KLASIKOAK diskoaren argitalpena, Spotifyn eta bideoklip guztiak Youtuben.
2025eko irailak 30: ASTEBURUAN NEKAZARI liburu berria karrikaratuko dugu.
KOLOREZTATZEKO LIBURUA DOHAINIK
Egin zaitez eutsienekantak.eus webguneko bazkide eta lortu ezazu erabat DOAN! Ene Kantak Margotzen koloreztatzeko liburua oparituko dizugu.
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

















