Bisonte mastodontearen bila-ren azken emanaldia, Azpeitian.
AZPEITIA. Soreasu Antzokia. Maiatzak 31. 17:00etan
Sarrerak: https://sarrerak.kulturaz.eus/eu/events/ene-kantak-azpeitia
Kaixo,
pena handiz baina Bisonte mastodontearen bila-ren bira bukaerara iristen ari gara.
Azken 14 hilabeteetan 40 emanaldi baino gehiago eskaini ondoren bira maiatza bukaeran itxiko dugu, 30.000 sarreratik gora salduta!
AGUR BISONTE MAITEA, Azpeitian ikusiko dugu elkar!
Bisonte-Mastodontearen bila euskarazko haur antzerki bat da, eta Nerea Urbizuk idatzi eta izen berbera duen liburuan oinarrituta dago. Honetan musikak garrantzi handia du.
Zergatik kokatu gara Historiaurrean?
Geure ingurua ezagutu, geure geografia eta eskaintzen dizkigun baliabideak, natura zaintzen eta errespetatzen ikasiz. Emanaldia Aralar mendilerroan kokatzen da; leku hau bizileku bilakatuko da, eta gure pertsonaiei bizitzeko baliabideak emango dizkie. Besteak beste, fruituak bilduko dituzte, ehizara joango dira, eta kobazuloa babeslekua izango da.
Txikienen ikaskuntza eta sormena esnatu, talde-lana sustatuz, gure inguruan duguna baliatzea zeinen erraza izan daitekeen ikusiaraziz, era berean horrek daukan balioa erakutsiz.
Genero berdintasunean aurrera egitea, oholtza gainean gehiengoa emakumeak izanik eta hauek paper esanguratsuak betez. Beteko dituzten funtzioak tradizionalki gizonezkoei lotu izan direnak dira.
Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
Ez galdu Ene Kantaken inozko ikuskizunik onena.
Tuka-tuka!!
Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪
https://eutsienekantak.eus
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!
















