Skip to main content Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

BISONTE-MASTODONTEAREN BILA

BISONTE-MASTODONTEAREN BILA izenburua

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATU,
GURE INGURUA EZAGUTU,
TALDELANA ETA
GENERO BERDINTASUNA.

Lan berri honek (disko berria, liburua eta ikuskizuna) Ene Kantakeko pertsonaien abentura berri bat da eta Aralarren gertatzen da:
bertan, euskaraz abestu, bizi eta irakurriko dugu.
Astonauta, Satorjator eta bere lagunek Historiaurrera bidaiatuko dute, non genero berdintasuna, inguruaren ezagutzaren balioa, naturaren baliabideak, auzolanaren abantailak edota naturaren zaintza eta errespetua ikusiko diren.

DISKO BERRIA

14 abesti berriak USB DIGIPACK euskarrian daude jada, baita plataforma digital guztietan ere.

USB DIGIPACK euskarria Ene Kantaken webgunean dago salgai. Full HD kalitatean dauden 14 bideoklipez gain, abestien audioak mp3-n zein wav-en dauzkazu. Horrez gain, 25 minutuko bideo bat. Azken bideo honek diskoaren lehen 5 kantuen bideoklipak jasotzen ditu, baina ikusiko duzuen bezala, bideoklip bakoitzaren hasieran esketx bat doa: Ene Kantakeko pertsonaiek lehen gizakiak ezagutzen dituzte bertan, eta bisonte mastodontearen bila ibiliko dira.

Digipack-ak oso USB berezia gordetzen du: hezur itxura duen USBa, hain zuzen, beti egin izan dugun letra-liburuxkarekin batera, noski.

Horrez gain, abestiak jada plataforma digitaletan daude entzungai: Spotify, Apple Music, Amazon Music, YouTube…

Abesti guztiak Nerea Urbizuk eginak dira, eta hauek izan dira abestera gonbidatuak: Gartxot Unsain, Tom Lizarazu (Bulego), Claudia Rodriguez (Goxua´n salsa), Kike Amonarriz, Aitor Garcia, Iñigo Aranbarri, Odei Barroso Gumila, Nahia Sillero, Beñat Gaztelumendi eta Lur Errekondo.

Bisonte mastodontearen bila

Ikuskizuna

Bisonte-Mastodontearen bila euskarazko haur antzerki bat da, eta Nerea Urbizuk idatzi eta izen berbera duen liburuan oinarrituta dago. Honetan musikak garrantzi handia du. Aralar mendizerra Historiaurrean islatzen duen eszenografia ikusgarri bat, ikus-entzunezko euskarriarekin konbinatzen da.

Agertokian kobazulo handi bat eta su eder bat ageri dira, ilustrazio bizidunekin osatutako hondoak erakusten dituen pantalla batekin batera. Batzuetan dantzen koreografiak indartuko dituzte ilustrazio hauek, eta bestetan emanaldiko giro desberdinak sortuko dituzte: zeru izartsua, edo ekaitz bat, esaterako.

 

LIBURU BERRIA

Nerea Urbizuk idatzia eta Mikel Santos Belatzek ilustratua.
Liburua ikuskizunaren gidoiaren eta diskoko hainbat abestiren oinarria izan da.
Historiaurrea oso gai erakargarria da gure txikientzat, eta eduki oso interesgarri zein aberasgarri landu daitezke.
Harrapatuko al dute gure pertsonaiek Bisonte mastodontea? Ala Bisonte mastodontea izango ote da gure pertsonaiak harrapatuko dituena?

Eskaintza!
Bisonte-kamiseta-go-green
Original price was: 18,00€.Current price is: 3,00€. BEZa barne
Aukerak This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page
Eskaintza!
"Bisonte-Mastodontearen bila" USBa (2024)
Original price was: 20,00€.Current price is: 10,00€. BEZa barne