Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

DONOSTIA. Victoria Eugenia Antzokia. Abenduak 28, 16:00etan

Abendua-28 | 16:00

DONOSTIA. Victoria Eugenia Antzokia. Abenduak 28, 16:00etan

Sarrerak salgai: https://tickets.donostiakultura.eus/selection/event/date?productId=10229268685073&lang=eu

Donostiako sarrerak uztailaren 2an, asteartea, 11:30ean jarriko dira salgai.

Victoria Eugeniako ikuskizunerako sarreren salmentaz antzokia bera arduratzen da.
Hauek dira haurrentzako sarrerei dagozkien baldintzak:

Haurrentzako ikuskizunetan urte 1 baino gehiagoko umeek sarrera ordaindu beharko dute; 0-1 urte artekoentzat sarrera doan izango da, baina leihatilan txartel bat eskatu beharko dute eta helduaren gainean eserita egon beharko dute

Edozein zalantza izanez gero edo informazio gehiago jasotzeko, hauek dira antzokiarekin harremanetan jartzeko bideak:

Informazio gunea:
Astelehenetik ostiralera
09:30 – 13:30 / 15:30 – 18:00

943 48 11 50
dksarrerak@donostia.eus

 

“BISONTE MASTODONTEAREN BILA”
Bisonte-mastodontearen bila
euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute. Ene Kantak musika eta antzerki taldeak eta Txantreako erraldoi eta kilikien konpartsak obra honekin haurren eta eurekin doazenen gozamena lortuko dute.

40 lagunez osatutako lantaldea estreinaldi egunerako prest dago. Horietatik 17 lagun agertokiaren gainean ariko dira.

Zuzeneko ahotsak abestietan
Nerea Urbizu abeslari eta musikagilea eta Gartxot Unsain musikari eta oholtza-zalea agertokian ariko dira, kasu honetan, abenturan zehar entzungo diren abestietan zuzenean abesteko. Abesti guztiek koreografiak dituzte, eta dantzariek, noski, hauek interpretatzen dituzte. Era berean, ikusleak bereganatzen dituzte, hauek ere dantzan jarriz.

Eszenografia ikusgarri batek eta ikus-entzunezko formatuak bat egingo dute, Aralar mendilerroan kokaturik dagoen Historiaurreko paisaia bat irudikatuz.
Kobazulo handi bat eta su eder bat agertokian, gehi ilustrazio animatuen hondoak erakutsiko dituen pantalla bat: honekin koreografiak indartuko dira batzuetan eta beste batzuetan istorioan gertatzen direnen gehigarri bezala balioko du. Esaterako, zeru izartsu bat, edo ekaitz kolosal bat.

Panpina handiak, txikienen arreta ezinbestean bereganatzen dutenak, aktoreekin eta dantzariekin batera. Oholtza gainean bi abeslari eta lehen gizaki itxura izango duten 3 aktore izango ditugu: 4 dantzari, 4 erraldoi, 4 kiliki eta beste 3 panpina berri ere egongo dira. Azken hauek Ene Kantaken beraien pertsonaia aski ezagunak dira, baina Historiaurrekoak bailiran: Astonauta eta Satorjator, eta berria izango den Bisonte-mastodontea, espreski emanaldi honetarako sortutakoa.

Zehaztasunak

Data:
Abendua-28
Ordua:
16:00
Ekitaldia Category:

Tokia

DONOSTIA – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Argentinar Errepublika, 2
Donostia, Gipuzkoa 20004
+ Google Map
Phone
943 48 11 60
View Tokia Website