DONOSTIA. Victoria Eugenia Antzokia. Urtarrilak 9. 16:00etan

DONOSTIA. Victoria Eugenia Antzokia. Urtarrilak 9. 16:00etan
Sarrerak: https://bit.ly/sarrerak-amagoia-veugenia1600-w
“AMAGOIA DRAGOIA”
Ene Kantak Erdi Arora joango da istripuz, Nafarroako Baztan bailarako azken herrira, Amaiurrera.
Han, gure lagunek bidegabekeria eta desberdintasun egoerak biziko dituzte, herrian agintzen duen pertsonaren eta bertako biztanleen artean. Egoera bidegabe hauen aurrean, Airek, Axerik, Okik, Satorjator eta Astonautak, Amaiurreko pertsonei laguntzeko modua bilatuko dute. Taldean lan egiteko, solidarioak izateko eta elkarri laguntzeko unea da.
Ezusteko agerpen batek, ordea, herritarren arazoa ezagutzen ez dugun norabide batetik bideratuko du.
Amagoia Dragoia, dragoi isila, bere interes propioak ditu… Zein aldetan dago dragoi beldurgarria?
Haurrei eta familiei zuzendutako musika antzerkia da Amagoia Dragoia, Nerea Urbizuk idatzi eta Mikel Belatzek ilustratu duen Amagoia Dragoiaren ezkatak liburuan oinarrituta.
Emakumeak Erdi Aroan duen papera ikusaraztea
Emanaldiak Erdi Arora egingo du bidaia. Txantreako Erraldoien konpartsa ere bertan ariko da, Ene Kantakekin batera dantzatzen.
Antzerkian zehar, besteak beste, emakumea ardatzetako bat izango da: emakumeak historiaren mende horietan ere lan handia egin zuen, baina denborak eta gizarteak estali egin du. Emanaldi hau nolabaiteko aitortza da, eta aldi berean, emakumearen benetako papera gizartean ikusiarazteko saiakera bat. Nekazariak, saltzaileak, merkatariak, baserritarrak, abeltzainak, amak… garai zailenetan ere aurrera ateratzeko edozer egiteko gai ziren. Indarra eta biziraupena.
Emanaldian zehar musikak eta dantzak garrantzi handia izango dute. 5 aktoreek familien eta umeen arreta bereganatzea lortuko dute. Nola? Umorearen bitartez, abestien indarraren bitartez, eta, noski, elkarlana bezalako baloreak sustatuz.
Zehaztasunak
- Data: 2027-Urtarrila-9
-
Ordua:
16:00
- Ekitaldia Category: AMAGOIA DRAGOIA Txantreako Erraldoiekin
- Ekitaldia Tags:Ikuskizuna
Tokia
- DONOSTIA – VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
-
Argentinar Errepublika, 2
Donostia, Gipuzkoa 20004 + Google Map - Phone 943 48 11 60
- View Tokia Website

