Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This ekitaldia has passed.

Ene Kantak Jai Erraldoia San Mames. Ekainak 25, 17:00etan

Ekaina-25 | 17:00

Ene Kantak jai erraldoia San Mames

Ene Kantak Jai Erraldoia San Mames. Ekainak 25, 17:00etan

SARRERAK EROSTEKO: https://bit.ly/EneKantakJaiErraldoiaSanMames

Datorren ekainaren 25ean, athleticzale txikienek Klubaren 125. urteurrena ospatu ahal izango dute euren abesti, erraldoi eta kiliki gustokoenekin.
Athletic Club -ek eta Ene Kantak taldeak Jai Erraldoia ospetsuaren edizio berezia ospatuko dute datorren ekainaren 25ean, igandea, San Mamesen. Athleticzale txikienek Klubaren 125. urteurrena ospatzeko aukera izango dute euren abesti, erraldoi eta kiliki gustokoenekin. 5 konpartsetako 24 erraldoik Eneko, Nerea, Astonauta eta Satorjator lagunduko dituzte agertokian, ikusleak dantzan eta kantuan egon daitezen. Jaialdia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta San Mameseko ateak 16:00etatik aurrera irekiko dira.
Ene Kantak duela 12 urte sortu zenetik, etengabe irabazi ditu jarraitzaileak eta Euskal Herriko haurren denbora-pasa gogokoenetako bat bihurtu da. Youtubeko kanalean 90 milioi bistaratze baino gehiago dituzte. ETB3ko telebista-saioak lau denboraldi daramatza euskal etxeak musikaz eta euskarazko dibertimenduz betetzen.
Aurreko urteetan ohikoa izan da Athletic Clubeko futbolariek Ene Kantaken ekimen edo bideoetan parte hartu dute, euren artean Gorka Iraizozek, Jone Guarrotxenak edo Mikel San Josek. Horrekin batera, Klubeko futbolari zein teknikari izandako Roberto Martinez “Tiko-k akromaptosia gaitzaren inguruko errealitatea jendarteratzeko sortutako “Akromata naiz” kantaren bideoklipean parte hartu zuen.
Ez galdu San Mamesen jai paregabe honetaz gozatzeko aukera!
Gora euskara!
#Athletic125 🦁 @athleticclub

Zehaztasunak

Data:
Ekaina-25
Ordua:
17:00
Ekitaldia Category:

Tokia

San Mames
P.º Rafael Moreno "Pitxitxi"
Bilbo, Bizkaia 48013
+ Google Map
Phone
944 24 08 77
View Tokia Website