- This ekitaldia has passed.
HERNANI. Kiroldegia. Irailak 17, 17:30etan.
Iraila-17 | 17:30
HERNANI. Kiroldegia. Irailak 17, 17:30etan.
Sarrerak Salgai: https://bibe.me/event/4SeSjrWi5nqI1YJR4gRy/entradas-ene-kantak-dantza
“ENE KANTAK DANTZAN” ikuskizuna
Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. Gure ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen ditugu. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen ditugu, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten.
“Dantzan” ikuskizun berezian, Ene Kantak-eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramaten dira oholtzara. Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta, ipuin edo istorio bat kontatzen dute abesti guztiak uztartuz eta dantzaldiari forma emanez
Saioan zehar, publikoak ez du tarterik izango deskansatzeko eta irria eraginez, gure lagunek, denak dantzan jarriko dituzte.
Ez galdu dantzaz jositako emanaldi berezi eta koloretsu hau.
Zehaztasunak
- Data:
- Iraila-17
- Ordua:
- 17:30
- Ekitaldia Category:
- ENE KANTAK DANTZAN
Tokia
- HERNANI. Kiroldegia
- Elkano Kalea, 29
Hernani, Gipuzkoa 20120 + Google Map - Phone
- 943 55 21 85