Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

HONDARRIBIA. Itsas Etxea Auditorium. Azaroak 26, 16:00etan

HONDARRIBIA. Itsas Etxea Auditorium. Azaroak 26, 16:00etan

Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This ekitaldia has passed.

HONDARRIBIA. Itsas Etxea Auditorium. Azaroak 26, 16:00etan

Azaroa-26 | 16:00

Ene Kantak Emozio Festa Hondarribia

HONDARRIBIA. Itsas Etxea Auditorium. Azaroak 26, 16:00etan.

Sarrerak salgai: https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/AZAENE@Janto_KB/ITSAS

“EMOZIO FESTA”

Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira, abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak.
Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…
Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz, eta oraingoan, gure bi protagonistek, ikasle berri bat ezagutuko dute; eta ez edonolakoa: honek, denak ikaratuko ditu, eta gure lagunek, aurre egin beharko diote egoera zail eta berri honi.
Gainera, Enekok lagunei azaldu beharko die zeliakoa dela.
Nola esango die? Zer suposatzen du horrek gelan? Irri egingo diote?

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta saiatuko gara erakusten, nola kudeatu emozio horiek.
Honen harira, saiatuko gara ere gure ikuslegoari erakusten, egoera zailei, nola aurre egin.

Eszenatokia, gure eskola bihurtuko dugu eta bertan pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak biziko ditugu.
Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen irriak eta bihurrikeriak. Oso ongi pasako dugu eta gainera, gure sabelean sortzen diren kilima edo nahasmen hori, ulertuko dugu; nola ez, beti ahoan irrifarrea izanik.
Ez galdu abentura hau, ezingo zara eserlekuan geldirik egon.

Zehaztasunak

Data:
Azaroa-26
Ordua:
16:00
Ekitaldia Category:

Antolatzailea

Tokia

HONDARRIBIA. Itsas Etxea Auditorium
Matxin Arzu Kalea, 1
Hondarribia, Gipuzkoa 20280
+ Google Map
Telefonoa:
943 11 12 83

Idatzi zure iruzkina