Skip to main content Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

IRUÑEA. Baluarte Jauregia. Urtarrilak 2. 17:00etan

Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

IRUÑEA. Baluarte Jauregia. Urtarrilak 2. 17:00etan

2027-Urtarrila-2 | 17:00
AMAGOIA DRAGOIA IRUÑEA - BALUARTE

IRUÑEA. Baluarte Jauregia. Urtarrilak 2. 17:00etan

Sarrerak: https://bit.ly/sarrerak-amagoia-baluarte-w


“AMAGOIA DRAGOIA”

Ene Kantak Erdi Arora joango da istripuz, Nafarroako Baztan bailarako azken herrira, Amaiurrera.
Han, gure lagunek bidegabekeria eta desberdintasun egoerak biziko dituzte, herrian agintzen duen pertsonaren eta bertako biztanleen artean. Egoera bidegabe hauen aurrean, Airek, Axerik, Okik, Satorjator eta Astonautak, Amaiurreko pertsonei laguntzeko modua bilatuko dute. Taldean lan egiteko, solidarioak izateko eta elkarri laguntzeko unea da.

Ezusteko agerpen batek, ordea, herritarren arazoa ezagutzen ez dugun norabide batetik bideratuko du.

Amagoia Dragoia, dragoi isila, bere interes propioak ditu… Zein aldetan dago dragoi beldurgarria?

Haurrei eta familiei zuzendutako musika antzerkia da Amagoia Dragoia, Nerea Urbizuk idatzi eta Mikel Belatzek ilustratu duen Amagoia Dragoiaren ezkatak liburuan oinarrituta. 

Emakumeak Erdi Aroan duen papera ikusaraztea

Emanaldiak Erdi Arora egingo du bidaia. Txantreako Erraldoien konpartsa ere bertan ariko da, Ene Kantakekin batera dantzatzen.
Antzerkian zehar, besteak beste, emakumea ardatzetako bat izango da: emakumeak historiaren mende horietan ere lan handia egin zuen, baina denborak eta gizarteak estali egin du. Emanaldi hau nolabaiteko aitortza da, eta aldi berean, emakumearen benetako papera gizartean ikusiarazteko saiakera bat. Nekazariak, saltzaileak, merkatariak, baserritarrak, abeltzainak, amak… garai zailenetan ere aurrera ateratzeko edozer egiteko gai ziren. Indarra eta biziraupena.

Emanaldian zehar musikak eta dantzak garrantzi handia izango dute. 5 aktoreek familien eta umeen arreta bereganatzea lortuko dute. Nola? Umorearen bitartez, abestien indarraren bitartez, eta, noski, elkarlana bezalako baloreak sustatuz.

 

 

Zehaztasunak

Tokia