ENE KANTAKen 7. cd-dvd-a iritsi da!!!
Urte arraro eta zaila, edozein zirrikitutik begiratuta, ezta? Beharrik Ene Kantaken lan berria dugun, une aspergarri eta luuuuuuzeak betetzen laguntzeko. Musikak eta dantzak zoriontsu egiten gaituelako, gorputzak eta bihotzak astintzea beharrezkoa dugulako.
16 abesti eta bideoklip dituzu abesteko eta dantzatzeko: asko ikastetxean lantzeko badira ere, berdin-berdin etxean eta lagunekin jorratzekoak dituzu: Inauteriak, ikasle berriarena, lanbideei buruzkoa, urtaroei buruzkoa, irudi geometrikoak ezagutzekoa, R fonema lantzekoa edota Naizen-i eskainitako abestia. Honakoan ere ez dira ospetsuak eta lagun onak faltako.
Entzun… eta Izan zoriontsu!
Gure abesti guztiak DOAN spotify-an: