Kaixo!
Azaroan argitaratuko dugun diska berriaren aurrerapena entzun dezakezue jada.
Abestiak “Alemena” du izenburu eta erraldoiek dantzatu ohi duten abesti baten letradun bertsioa da.
Sanferminetan eta Nafarroako herrietan haur nahiz helduek gogotsu dantzatzen dute.
Osasunako jokalari Oier Sanjurjok eta Roberto Torresek ahotsa jarriz parte hartu dute.
OREKA TX-en laguntza berezia izan dugu txalaparta abestian sartzeko.
Diska berriko gainontzeko abesti guztiak bezala, Iruñeko K Estudioetan egin dugu grabaketa eta honakoak izan dira musikariak:
Bateria: Juanma Urriza
Baxua: Dabid González
Kitarra: Txus Maraví
Soinua: Oihane Yarza
Haundien ahotsak: Urko Oskoz, Nerea Urbizu, Oier San Jurjo eta Roberto Torres
Txikien ahotsak: June Rivera, Haizea Zabalza, Udane Jimenez, Frida Maravi, Garazi Mina, Nahia Esteban
Unai eta Iñaki Gainza
Aste batzuen buruan abesti honen bideoa Youtuben argitaratuko dugu koreografia ikasterik izan dezazuen. Horrela datozen jaietan lagunekin dantzatu ahal izango duzue.
GOZATU ETA PARTEKATU!!!
IZENA EMAN gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko.
Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!.
[button link=”https://www.youtube.com/user/Enekantak?sub_confirmation=1″ target=”_blank” title=”IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean” (style=”fill”) (color=”skin”) (size=”md”)] SAKATU HEMEN [/button]
![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() |
BAT EGIN GUREKIN!
www.enekantak.org / www.goraeuskara.org