Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

DISKOGRAFIA

DISKOGRAFIA

Hasiera batean, diska bat soilik sortzea genuen helburu, baina urte baten buruan bigarrena egin genuen eta konturatu gabe 2022an gure 10. lana argitaratu dugu.

“ENE KANTAK” (2011)

19 abestirekin cd-dvd-a, lehenengo diska, bertan “Animalien Ibilkera”, “Goazen Komunera”, “Alaiki” edo “Lotsa Galdu” dira ospetsuenetarikoak, eta bertan, gu ezagutu gabe abestu zutenetako batzuk hauek dira: Pirritx eta Porrotx, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Juan Martinez de Irujo, Mikel Aranburu eta beste asko. Kanta hauen dantzak eta koreografiak Iruñerriko eskoletako haur pila aritu ziren.

“NEGUARI ABESTEN” (2012)

2 bertsoz eta 17 abestiz osatutako neguari buruzko diska bat, astoa, Mari Domingi, edota galdutako senideei egindakoak dira bertan lantzen diren gai batzuk. Diska honetan dago “Ole Olentzero” kanta ospetsua. Abesti zahar hau erabat moldatu genuen eta oso erakargarria izan da, eskola gehienetan entzun, dantzatu eta abestu delarik.

“ONEKA” (2014)

Gure ibilaldiari jarraituz, 20 abestiz osatutako dvd eta cd berri bat kaleratu genuen. Hauetako hiru, egunerokoak lantzeko dira eta bideorik ez dute. Diska honetan euskal herriko 500 haur eta 15 eskola egon dira gurekin batera grabatzen. Gurekin aritu ziren, hala nola, Fermin Muguruza (musikaria), Ruper Ordorika (musikaria), El Drogas (musikaria), Kutxi Romero (Marea), Oinatz Bengoetxea (pilotaria), Abel Barriola (pilotaria), Oier Sanjurjo (futbol jokalaria), Imanol Agirretxe (futbol jokalaria), Markel Bergara (futbol jokalaria), Mikel San José (futbol jokalaria), eta gonbidatu bereziki berezia: Bartzelonako euskalduna ez den Manolo García (El Ultimo de la Fila) handia.

“ONEKA MARRAZOA” (2015)

Antzerki musikala gero eta gehiagora joan zen eta sarrerak, 600 inguru, ordu gutxitan bukatu ziren; beraz, “Oneka Marrazoa: ikuskizuna” grabatzea pentsatu genuen. Non, eta Barañaingo Auditoriumean. Bertara Txantreako Konpartsako Erraldoi eta Kilikiak etorri ziren gurekin dantza egitera. Nola ez, gure laguna Tortotxiki hurbildu zen Basajaun eta Tartalorekin. Hau marka hau, Enekoren ipurdia ospetsua egin da Euskal Herri osoan.

“ASTONAUTA” (2016)

Lur planetan barrabaskeri asko daude: kutsadura, konzertinak, gerrak… Gure lagunek zerbait egin nahi dute mundua hobetzeko eta liburu magikoaren bitartez, irria hedatuz eta abestiekin dantzatuz, ilargira doaz konponbide baten bila. Bertan asto bat aurkitzen dute eta hasieran beldurra sortarazten duen estralurtar bat ere bai. Astoak magia egiten du eta Enekori eta Nereari lagundu nahi die. Lortuko dute mundu goibel honi laguntzea?

“ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA” (2017)

Astonauta ikuskizuna urrian emandako Atarrabiako zuzenekoa grabatu genuen. Editatutako ikusentzunezkoa ohiko DVD formatuaz gain, 8GBetako USBan Full HDn eta digipack dotorean jasota eskaintzen dugu. Eta baita webgune honetatik deskargatzeko bereizmen handiko mp4a ere. Guzti hau 2017ko azaroaren 13tik aurrera. Ez galdu aukera!

“SATORJATOR” (2018)

Eneko eta Nerea bidai magiko berri batean murgilduko dira; oraingo honetan Lur planetaren bihotzera. Lur azpian aitatxik emandako mapa bati esker altxor magiko bat bilatuko dute eta bertan lagun berriak eta aspaldiko bat topatuko dute. Beldurrari eta hango abenturei aurre egingo diete abesten eta dantzan. Gainera mugikorrekin ematen dugun gehiegizko denborari, hausnarketa egingo diete gailu horien fundamentuzko erabilera bultzatuz eta jolasteko galtzen dugun orduak kritikatuz. Irriz eta musikaz betetako antzerkia da Satorjator ikuskizuna.

“JAI ERRALDOIA” DVDa (2019)

Ikusi al dituzu inoiz 32 erraldoi elkarrekin? Leku berberan 32 erraldoi irudikatzen al dituzu? Bai? Noski, beharbada zu ere han izan zinen… Bai, Nafarroa Arenaz ari gara. Ene Kantakeko Eneko eta Nerea, Satorjator eta Astonautarekin batera bertara joan ziren abestera eta dantzatzera. Eta tarteka badakizue nor ateratzen ziren, ezta? Bai, Euskal Herriko toki desberdinetako erraldoiak! Eta denak elkarrekin dantzatzen, zuetako asko bezala! Antzerki hura gogoratu nahi? Errraldoia izan zen! DVDak horretan lagunduko dizu! Gozatu!

“LILURAGARRIA” (2020)

Enekok eta Nereak ezin dute geldirik egon. Lurraren bihotzera bidaiatu zuten azkenekoz, baina hain da handia hauen jakin-egarria… pentsa, ez dakigu oraindik noren gorputzaren barrura joan dira oraingoan.

15 abestiz eta bideoz osatutako disko berri honetan, gure gorputza, makina perfektu horri buruzko abestiak daude, baina gai gehiago ere topatuko dituzu! Hainbat ikastetxeren parte-hartzea izan dugu dantzan ere, Euskal Herrian zehar banatutakoak. Gure abestiak hobetzeko jende askok parte hartu du: Telleria anaiek, Ane Garcia abeslari eta itzultzaileak, Kristina eta Xabi Solano musikariek, Nerea Balda idazleak, Belatz marrazkilariak, Jon Basaguren musikari eta esatariak, Ruben Garcia futbolariak…

Bi hitzetan, dantzatzen, abesten eta ongi pasatzen jarraitzeko diskoaaaaa.

“IZAN ZORIONTSU” (2021)

16 abesti eta bideoklip dituzu abesteko eta dantzatzeko: asko ikastetxean lantzeko badira ere, berdinberdin etxean eta lagunekin jorratzekoak dituzu: Inauteriak, ikasle berriarena, lanbideei buruzkoa, urtaroei buruzkoa, irudi geometrikoak ezagutzekoa, R fonema lantzekoa edota Naizeni eskainitako abestia. Honakoan ere ez dira ospetsuak eta lagun onak faltako. Entzun… eta Izan zoriontsu!

“ERAGIN, ERAGIN!” (2022)

Itxaropenez betetako lana duzu esku artean. Bai, pentsaraziko dizuna, zerbait mugituko dizuna: gorputza, ahotsa, eskuak eta burua eragiteko diska, bada garaia! Nahi dugun eta pentsatzen dugun hori egiteko, buruarekin eta bihotzarekin.

Lan honetan 18 abesti eta dantza aurkituko dituzu gorputza zein buruari eragiteko. Berrerabilpena, higienea, natura, elikadura osasuntsua, euskara, gaixotasun arraro bat… ea zein den gehien eragiten dizuna, baina eragin diezazula, kontxo!

Eragin, eragin!