Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Ene Kantak Dantzan

Ene-Kantak-Dantzan-4

Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. Gure ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen ditugu. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen ditugu, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten.

“Dantzan” ikuskizun berezian, Ene kantak-eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramaten dira oholtzara.

Saioan zehar, publikoak ez du tarterik izango deskantsatzeko eta irria eraginez, gure lagunek, denak dantzan jarriko dituzte.

Ez galdu dantzaz jositako emanaldi berezi eta koloretsu hau.