Martxoaren 5an eta 6an Victoria Eugenia Antzokian egongo gara.
Dagoeneko sarrerak salgai daude “Liluragarria, gorputz barrura goaz” ikuskizuna Donostiako Victoria Eugenia Antzokian emango dugun emanaldietarako.
Donostian aspaldi ez gara egon eta sarrerak azkar agortuko dira.
4 saio egingo ditugunez sarrerarik gabe ez gelditu:
“LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, euskaraz zuzendutako haurrentzako ikuskizun bat da. Geure abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute.
Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Barruan, LILU ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die.
Adi egon sarrerarik gabe geldi ez zaitezen!
Gora euskara!
Gure abesti guztiak DOAN spotify-an: