Kaixo politak. Pixkot lanpetuta ibili gara azken aldi honetan eta zuekin egoteko aukera gutxi izan ditugu. Barkaiguzue baina proiektu berri itzela abian jartzea oso zaila egiten ari zaigu.
ENE KANTAK EITB-ra
Ene Kantak proiektuak EITB3-n eguneroko bat egingo dugu. Eskoletan ibiliko gara eta musika, umorea eta baloreak izango dira gure ardatzak.
Asko pentsatu dugu hartutako erabaki honen inguruan. Eguneroko bat!!!! Nola hasi? Zenbat pertsona behar dira? Nortzuk? Zenbat diru aurreratu beharko dugu? Nola lortu? Baina bestetik, ze polita erronka honetan lanpostu berriak sortzea eta zerbait ederra lortzea.
Asko dira galderak eta gutxi, sortzeko dugun denbora.
Hasieran gainera, 0tik hasita zenbat denbora izango dugu familiarekin eta lagunekin egoteko?
Erabakia hartzea ez da erraza izan, inola ere ez.
Gure proiektu xumeak, aldaketa itzela jasoko du eta gure bizitza eta pasioa dena, irakaskuntza alegia, alde batera utzi beharko dugu tarte batean behintzat.
Betiko lagunek eta familia animatu gaituzte pausu hau ematen, “behintzat probatu” esaten digute; eta egia esan, beti izango dugu eskola zain. Bide berri honetan, haur eta irakasle gehiago ezagutuko ditugu eta haien beharrak, izango ditugu oso beharrezkoak honi guztiari forma emateko.
Eguneroko bat telebistan egitea eta gainera ongi egitea, ez da erreza; eta ez dugu ideia izpirik ere nola egiten den; baina ilusio handia eta lan andana egingo dugu eskaintza honi heltzeko.
Beti bezala, euskararen sustapena izango dugu helburu nagusia; baina ere bai, baloreak eta heziketa positiboa eta eraikitzailea landu nahiko genituzke honetan.
Beldur pixkot badugu noski, “ezagun izatea den” zera horrek, denok ikaratzen gaitu, eta beti dena kritikatzen duten gutxi horien labankadak ere bai, zergatik ez onartu.
Denen laguntza beharko dugu, orain arte bezala, eta kritika eraikitzaileak jasotzea nahiko genituzke lan hau borobila izateko.
Euskal herriko telebista publikoak, kalitatezkoa jarraitzen izan behar du. Nola ahaztu
3Txulok erakutsi digun bide sendoa? Nola ahantzi Pirritxek eta Porrotxek errotutako umore zuhur eta hezigarria? Denen laguntza beharko dugu, noski.
GORA EUSKARA!
IZENA EMAN gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko.
Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!
[button link=”https://www.youtube.com/user/Enekantak?sub_confirmation=1″ target=”_blank” title=”IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean” (style=”fill”) (color=”skin”) (size=”md”)] SAKATU HEMEN [/button]
![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() |