Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Ene Kantak ikuskizun berrirako sarrerak salgai Bilbon eta Iruñean

Ene Kantak ikuskizun berrirako sarrerak salgai Bilbon eta Iruñean

Ene Kantak - Emozio Festa ikuskizuna

BILBO. Campos Eliseos. Abenduak 23 eta 27. Sarrerak: https://bit.ly/3TElLo9

IRUÑEA. Baluarte. Urtarrilak 2, 12:30etan. Sarrerak: Erosi hemen
IRUÑEA. Baluarte. Urtarrilak 2, 17:30etan. Sarrerak: Erosi hemen
IRUÑEA. Baluarte. Urtarrilak 3, 12:30etan. Sarrerak: Erosi hemen
IRUÑEA. Baluarte. Urtarrilak 3, 17:30etan. Sarrerak: Erosi hemen

“EMOZIO FESTA”

Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira, abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak.
Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…
Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz, eta oraingoan, gure bi protagonistek, ikasle berri bat ezagutuko dute; eta ez edonolakoa: honek, denak ikaratuko ditu, eta gure lagunek, aurre egin beharko diote egoera zail eta berri honi.
Gainera, Enekok lagunei azaldu beharko die zeliakoa dela.
Nola esango die? Zer suposatzen du horrek gelan? Irri egingo diote?

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta saiatuko gara erakusten, nola kudeatu emozio horiek.
Honen harira, saiatuko gara ere gure ikuslegoari erakusten, egoera zailei, nola aurre egin.

Eszenatokia, gure eskola bihurtuko dugu eta bertan pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak biziko ditugu.
Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen irriak eta bihurrikeriak. Oso ongi pasako dugu eta gainera, gure sabelean sortzen diren kilima edo nahasmen hori, ulertuko dugu; nola ez, beti ahoan irrifarrea izanik.
Ez galdu abentura hau, ezingo zara eserlekuan geldirik egon.

Gozatu, dantzatu, irri egin eta asko ikasi Ene Kantak-en ikuskizun paregabe honekin.

Gora euskara!

Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.