ENE-KANTAK-JAI-ERRRALDOIA

ANOETA BELODROMOA

ABENDUAK 27

DONOSTIA

12+gastuak

NAFARROA ARENA

ABENDUAK 29

IRUÑA

12+gastuak

BEC BIZKAIA ARENA

URTARRILAK 2

BARAKALDO

12+gastuak

BUESA ARENA

URTARRILAK 4

GASTEIZ

12+gastuak

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA – 4 DATA SOILIK

NAFARROAKO 7 KONPARTSETAKO 32 ERRALDOI

NAFARROA ARENA (NA) – ANOETAKO BELODROMOA (GI) – BEC BIZKAIA ARENA (BI) – BUESA ARENA (AR)

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA ikuskizun berria 4 data soil eta oso berezietan emango da Nafarroako 7 konpartsetako 32 erraldoi lagunduta. Gaur, ekainaren 12an asteartearekin sarrerak salgai jarri ditugu.
Honako bira berezia abenduan hasiko da eta bakarrik edukiera handiko esparruetan emango da, 30.000 sarrera salgai jarriz:

4 ESPARRU ERRALDOI

DONOSTIA – ANOETAKO BELODROMOA – 18.12.27
IRUÑEA – NAFARROA ARENA – 18.12.29
BARAKALDO – BEC BIZKAIA ARENA – 19.01.02
GASTEIZ – BUESA ARENA – 19.01.04

4 emanaldiak 17:00etan izango dira. Ateak 16:00retan zabalduko dira.

SARREREN PREZIOA

12€ AURRETIK – 15€ LEIHATILAN
RURAL KUTXA SALNEURRI BEREZIA: 9€*
*Gune bakoitzeko aurreneko 500 sarrerei mugatuta eta 14 urte beherakoentzat.
Edukiera mugatua pistan. Pistaren zati bat 32 erraldoiek dantzatzeko behar dute.
Armarri eta pistako sarrerek berdin balioko dute.
Pantaila handiak egongo dira edonondik ederki ikusi ahal izateko.
Sarrerak www.enekantak.org eta www.entradascajarural.com webguneetan salgai.

ESTREINALDI OSO BEREZIA. 32 ERRALDOI

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA festa handia izango da. Ene Kantak, besteak beste, Nafarroako erraldoi eta kilikien 7 konpartsetako 32 erraldoiez lagunduta arituko da.
Ikuskizunean zehar pertsonai berriak ezagutuko ditugu eta abesti berrien koreografiak dantzatzeaz gain, betiko arrakastak gozatu ahal izango ditugu.
Txantrea, Sanduzelai, Atarrabia, Irurtzun, Agoitz, Aurizberri eta Mendilorriko konpartsek parte hartuko dute.

SATORJATOR

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA ikuskizunaren ardatza “Satorjator” pertsonaia izango da. Abentura berri honetan, Nere eta Enekok Lurraren erdigunera bidaiatuko dute. Satorjatorrekin batera, teknologia berriek lagun edota familiarekin jolasteko kentzen diguten denbora jomugan jarriko dute. Aurrekoetan bezala, ingurumena eta genero berdintasuna bezalako gaiak ere landuko dira.

CD+DVD BERRIA

Une hauetan, ENE KANTAK diska berria izango denaren abesti eta bideoak grabatzen ari da. Azaroan argitaratuko den honetan, aurrekoetan bezala, kultura eta kirolaren pertsona ezagunek euren ahots eta dantzekin parte hartuko dute.

ENE KANTAK

Askok jakingo duzuenez, ENE KANTAK 2011tik haurrentzako abestiak sortzen ari da.
7 urteren buruan 4 diska argitaratu dituzte, gehien bat abesti propioekin, eta orain arte emandako 3 ikuskizunetatik 2ren zuzenekoen DVDak.
Azken 4 urte hauetan, ikuskizunetan nahiz YouTubeko kanalean eta beste sare sozialetan jendearen erantzunari esker, euren sormena suziria bezala gora egin du. “Astonauta” antzerki musikalak 30.000tik gora ikusle izan ditu eta YouTubeko kanalak 16 milioi baino gehiago bistaratze.

OHARRA:
Edozein arrazoi dela eta 18 hilabete baino gutxiagoko haurrekin joan nahi izanez gero, larrialdi planaren arabera, ume horiek aforoan zenbatuko dira nahiz eta eserlekurik ez bete.
Horrelakoetan, sartu ahal izateko 18 HILABETE BEHERAKOENTZAKO sarrera erosi beharko duzue euro bakarreko prezio sinbolikoaz. Honako sarrerak soilik HARMAILAn egotekoak izango dira. Pabilioi bakoitzak soinu baldintza ezberdinak ditu eta, nahiz eta bolumena haurrentzako aproposa izan, ezin dugu bermatu 18 hilabete beherakoentzat egokia izango denik.

ARGIBIDEAK

RURAL KUTXA SARRERAK
www.entradascajarural.com bere webgunean Rural Kutxak saltzen dituen sarrerak 9€ balio dute, euren bezeroentzat dira, pistakoak eta 14 urte beherakoentzat dira.
Guraso edo beraiekin doazen helduek sarrera arrunta erosi beharko dute https://enekantak.org/  gure webgunean.

PISTAKO SARRERAK
Pistako sarrerak zutik edo lurrean eserita egotekoak dira. Batzuk eskatzen dute pistan aulkietan eserita egoteko aukera eta saiatuko gara aulki batzuk egokitzen azpiegitura teknikoa oztopatu gabe. Edonola ere, gutxi batzuk izanen dira, inolaz ere pistako guztientzat.

18 HILABETE BEHERAKOENTZAT
18 hilabete beherako umeekin joan nahi baduzue, ikuskizunaren larrialdi planaren arabera, ume hauek edukieran zenbatu beharko dira, nahiz eta besoetan egonik, eserlekurik ez bete. Kasu honetan, umea sartu ahal izateko, 18 hilabete beherakoentzako euro bakarreko sarrera sinbolikoa erosi beharko duzue. Sarrera hauek HARMAILETAKO sektoreetarako izango dira. Pabilioi bakoitzak soinu baldintza ezberdinak ditu eta bolumena umeentzako egokia izango bada ere, 18 urte beherako ninientzat egokia izango denik ezin dugu ziurtatu.

Nafarroa Arenan adin honetako umeekin sartu ahal izateko, bere arduradun helduak 13€tako sarrera biontzat erosi beharko du.

AULKITXOAK
Pabilioi bakoitzean aulkitxoak uzteko leku bat egokituko dugu. Ezin izango dira pista edo harmailetara sartu.
Ahal den heinean, aulkitxoak ibilgailuetan uztea eskatzen dizuegu.

EZIN DUZU GALDU! Baina ez utzi azken unerako. Jada zure sarrerak erosi ditzakezu hobeki datorkizun data eta lekua aukeratuz; irudia sakatuz behar duzun estekara joanen zara. Animatu zaitez!

ANOETAKO-BELODROMOA-ABENDUAK-27-DICIEMBRE
NAVARRA-ARENA-ABENDUAK-29-DICIEMBRE
BIZKAIA-ARENA-BEC-URTARRILAK-2-ENERO
BUESA-ARENA-URTARRILAK-4-DICIEMBRE
Babesle eta laguntzaileen logotipoak