Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Ene Kantak Jai Erraldoia sarrerak salgai

ENE-KANTAK-JAI-ERRRALDOIA-sarrerak-salgai

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA – 4 DATA SOILIK

NAFARROAKO 7 KONPARTSETAKO 32 ERRALDOI

NAFARROA ARENA (NA) – ANOETAKO BELODROMOA (GI) – BEC BIZKAIA ARENA (BI) – BUESA ARENA (AR)

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA ikuskizun berria 4 data soil eta oso berezietan emango da Nafarroako 7 konpartsetako 32 erraldoi lagunduta. Gaur, ekainaren 12an asteartearekin sarrerak salgai jarri ditugu.
Honako bira berezia abenduan hasiko da eta bakarrik edukiera handiko esparruetan emango da, 30.000 sarrera salgai jarriz:

4 ESPARRU ERRALDOI

DONOSTIA – ANOETAKO BELODROMOA – 18.12.27
IRUÑEA – NAFARROA ARENA – 18.12.29
BARAKALDO – BEC BIZKAIA ARENA – 19.01.02
GASTEIZ – BUESA ARENA – 19.01.04

4 emanaldiak 17:00etan izango dira. Ateak 16:00retan zabalduko dira.

SARREREN PREZIOA

12€ AURRETIK – 15€ LEIHATILAN
RURAL KUTXA SALNEURRI BEREZIA: 9€*
*Gune bakoitzeko aurreneko 500 sarrerei mugatuta eta 14 urte beherakoentzat.
Edukiera mugatua pistan. Pistaren zati bat 32 erraldoiek dantzatzeko behar dute.
Armarri eta pistako sarrerek berdin balioko dute.
Pantaila handiak egongo dira edonondik ederki ikusi ahal izateko.
Sarrerak www.enekantak.org gure webgunean  salgai daude. Rural Kutxako bezeroek 14 urte beherakoentzat www.entradascajarural.com webgunean merkeago erosi ahal izango dute hirburu bakoitzeko erreserbatutako kopurua agortu arte.

ESTREINALDI OSO BEREZIA. 32 ERRALDOI

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA festa handia izango da. Ene Kantak, besteak beste, Nafarroako erraldoi eta kilikien 7 konpartsetako 32 erraldoiez lagunduta arituko da.
Ikuskizunean zehar pertsonai berriak ezagutuko ditugu eta abesti berrien koreografiak dantzatzeaz gain, betiko arrakastak gozatu ahal izango ditugu.
Txantrea, Sanduzelai, Atarrabia, Irurtzun, Agoitz, Aurizberri eta Mendilorriko konpartsek parte hartuko dute.

SATORJATOR

ENE KANTAK JAI ERRRALDOIA ikuskizunaren ardatza “Satorjator” pertsonaia izango da. Abentura berri honetan, Nere eta Enekok Lurraren erdigunera bidaiatuko dute. Satorjatorrekin batera, teknologia berriek lagun edota familiarekin jolasteko kentzen diguten denbora jomugan jarriko dute. Aurrekoetan bezala, ingurumena eta genero berdintasuna bezalako gaiak ere landuko dira.

CD+DVD BERRIA

Une hauetan, ENE KANTAK diska berria izango denaren abesti eta bideoak grabatzen ari da. Azaroan argitaratuko den honetan, aurrekoetan bezala, kultura eta kirolaren pertsona ezagunek euren ahots eta dantzekin parte hartuko dute.

ENE KANTAK

Askok jakingo duzuenez, ENE KANTAK 2011tik haurrentzako abestiak sortzen ari da.
7 urteren buruan 4 diska argitaratu dituzte, gehien bat abesti propioekin, eta orain arte emandako 3 ikuskizunetatik 2ren zuzenekoen DVDak.
Azken 4 urte hauetan, ikuskizunetan nahiz YouTubeko kanalean eta beste sare sozialetan jendearen erantzunari esker, euren sormena suziria bezala gora egin du. “Astonauta” antzerki musikalak 30.000tik gora ikusle izan ditu eta YouTubeko kanalak 16 milioi baino gehiago bistaratze.

EZIN DUZUE GALDU!

LOGOak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.