Kaixo,
Azken boladan Mikel Santos “Belatz”ek oparitutako logotipoa erabili du Ene kantak. Niri asko gustatzen zait ilustrazio gisa, tamaina handian, baina txikian irakurtzeko zaila da eta aldatzeko gogoa zegoenez, logo berriari bueltak ematen hasi nintzen. Txikian funtzionatzeko zerbait oso sintetikoa, ia minimalista, bilatzen nuen eta “E” hizkia pentagraman erabiltzen diren noten ikurraz egitea otu zitzaidan. Bukaeran mantendu dugu ideia, baina hasieran logoaren protagonista izan behar zuena testuan barneratuta gelditu da.
Horrez gain, logo malguagoa behar genuen, konposaketa ezberdinez, espazio ezberdinetara hobeki moldatu ahal izateko. Baina hasieran egindako kaligrafia dantzaria ez zen guztion gustukoa eta umeek irakurtzeko hizki larriak erabiltzea hobe izango zela erabaki genuen.
Bestetik Urkok umeen aurpegiak erabiltzea proposatu zuen eta zirriborroak marrazten, aurpegi ezberdinekin bat osatzea bururatu zitzaidan:
Logotipoak sinpletasuna galtzen du beste elementu honekin, baina haur ezberdinei zuzentzeko egokiagoa iruditu zaigu.
Hizkiei dagokionean nota musikalen “E” horren lerro antzekoa erabiliz, hizki larri indartsuagoak egin genituen, sasi-kaligrafian, eskuak ematen duen bizitasunaz. Baina hizkien arteko espazioak orekatuz eta nolabaiteko erritmoa mantenduz, letrek igoera eta jeitsiera leunak, sotilak marrazten baitituzte, Ene Kantaken abestien antzera.
Koloreari dagokionean, aurreko urdin iluna eta laranja mantendu ditugu korporatibo bezala, baina koloretsuagoa nahi genuen, anitzagoa. Urdin, hori eta orlegi argitsuak gehitu dizkiogu ikusi dezakezuen moduan.
Eta bukatzeko, Urkori EK sinple hori bururatu zitzaion ere. Niri hasieran elementu gehiegi izanen zirela iruditu zitzaidan, baina webguneko fabikoi bikaina izango zenez, logotipoan erregistroko R moduan gehitzea pentsatu genuen. Azkenean laranjaz logoa hobeki orekatzen zuenez, ikusi dezakezuen moduan gelditu da, bizi-bizi.
Sare sozialetan bertsio bilduagoa, ez horren horizontala behar dugunez, beste hau ikusiko duzue profiletan:
Kulunkan jolasten dagoela dirudi honetan, baina leiho borobilean hobeki gelditzen delako dauka EK laranja azpian. Zuen gustukoa izatea espero dugu!
Eta dakizuenez, diska berriaren aurrerapena argitaratu dugu. Bideoa oraindik ez dago, baina letra ikasi ahal izateko, Spotifyn ez ezik, Youtuben ere argitaratu dugu:
GOZATU ETA PARTEKATU!!!
IZENA EMAN gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko.
Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!.
[button link=”https://www.youtube.com/user/Enekantak?sub_confirmation=1″ target=”_blank” title=”IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean” (style=”fill”) (color=”skin”) (size=”md”)] SAKATU HEMEN [/button]
![]() ![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() | ![]() ![]() |
BAT EGIN GUREKIN!
www.enekantak.org / www.goraeuskara.org