
2 ORDU BAINO GEHIAGOKO MUSIKA ETA DIBERTSIOA ENE KANTAKEN ESKUTIK
Ene Kantak + Txantreako Erraldoiak Kalejiran bi ordu baino gehiagoko ikuskizuna da, non bertan Ene Kantaken abestirik ezagunenetaz eta Txantreako erraldoien konpainiaz gozatuko duzun. Erraldoiekin batera, kilikiak, sorginak eta gaiteroak ere ikusi ahal izango dituzu.
Ibilbidea kalejira giroan eta Ene Kantaken kontzertua Txantreako Konpartsarekin. Kalejiran Txantreako konpartsa, Tartalo, SorgiƱe, Basajun eta Mari erraldoiekin; Piripi, Japi, Profe eta Kotilla kilikiekin, eta sorgiƱekin ibiltzen dira gaitaren musikaren laguntzaz. Ikuskizuna Txantreako Konpartsarekin bakarrik, edo Nafarroako beste konpartsa batzuk ere gehitu daitezke. Emanaldian eskualdeko konpartsek ere parte har dezakete.
Behin kalejira bukatuta, Ene Kantakek Pozik bazaude, Ausartak, Astonauta Tronpeta flflauta, Txanogorritxo, Polonesa eta Alemana bezalako kantuak dantzatuko ditu.
Ikuskizun hau kalean egiteko oso egokia da: bikaina hiri zein herri txikitan, 400-500 metro inguruko bidea kalejiran egin ondoren, plaza edo agertoki batean bukatuz.
2000 lagun edo gehiagoko aretoen kasuan, 3 edo 5 erraldoi konpartsa eramatea gomendatzen dugu.

