Ene Kantak-en emandako positibo kasu bat dela eta, igande honetako Baluarteko emanaldia data atzeratu dugu. Data berri hori URTARRILAREN 16a izango da, igandea.
Bi emanaldietako ordutegia mantendu egingo da, hau da; 12:00etan eta 17:00etan.
Hilaren 9rako sarrera horiek era automatikoan balekoak izango dira 16rako. Beraz, ez da zuen aldetik aldaketarik egin behar.
Data berriko emanaldira joatea ezinezkoa zaion horrek, sarreren diruaren itzulketa eska dezake, sarrerak lortu zituen bide-kanal beretik: Sarrerak internet bidez eskuratu zituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.
Denek aurreikusi bezala joan ahal izatea espero dugu. 16ean espero zaituztegu!
Mila esker
Gora euskara!
Gure abesti guztiak DOAN spotify-an: