Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Erosteko baldintzak

1- Onarpena:
Ene Kantaken webgune honetan erosketarik burutzea, baldintza hauen onartzea dakar.

2- Prezioak eta ematea:
Produktu bakoitzari dagokion web orriko prezioa eskaera egiten den unekoa da, denek BEZa gehitua dute (Balio Erantsiaren Zerga). Eskaintza bereziak ondo adierazita eta identifikatuta egongo dira, aurreko prezioa eta eskaintzaren prezioa modu egokian azalduko dira.

Bidalketa gastuak beti eskaera orrian zehaztuko dira. MRW enpresarekin egiten ditugu bidalketak eta 24-48 ordutan lanegunetan banatzen dituzte. 14:00ak arte egindako eskariak hurrengo lanegunean 19:00ak baino lehen emango dira, betiere 5 eurotan (BEZa barne). Horretarako telefono zenbaki bat beharrezkoa izaten da mezulariak emateko ordua zurekin zehazteko.

3- Ordainketa erak:
· PayPal
· Txartela: Visa, MasterCard, American Express,…
· Transferentzia
Azken kasuan, Ene Kantaken kontura dirua sartu arte ez da erosketa bidaliko.

4- Ados ez egoteko eskubidea:
Eskaera egiterakoan okerren bat suertatu bada edo bidalitako produktua gaizki badago, jarri gurekin harremanetan kaixo@enekantak.com helbidean eta aldatuko dugu.

5- Legeak:
Kontratu honi aplikatuko zaion legea Lege Espainola da.

Iruñeko epaitegi eta auzitegiek izango dute sortutako arazo edo gatazka ebazteko jurisdikzioa eta eskumena.