Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Naturarekin dantzan

"Naturarekin dantzan"  CD+DVDa

Letra de la canción “NON SARTU DA?” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Asier Kidam

BAGA, BIGA, HIGA, AKERBELTZ ETA GALTZAGORRI

AGERTU DADILA GALDU DEN UNTXI HORI!

NON SARTU DA UNTXI TXURI POLITA?

MAGOA NAIZ, AMARRU BAT EGITEAR!

TXISTERAN SARTU NAHI DUT KONEJUA

DESAGERRARAZTEKO BAT-BATEAN.

NON SARTU DA UNTXI TXURI POLITA?

MAGOA NAIZ, AMARRU BAT EGITEAR.

TXISTERAN SARTU NAHI DUT KONEJUA,

ETA LAGUNEK FLIPATUKO DUTE, BUA!

BAGA, BIGA HIGA AKERBELTZ ETA GALTZAGORRI

AGERTU DADILA GALDU DEN UNTXI HORI! (BERRIZ)

SOKA, TXANPON, ZAPI, ZORRO ZEIN KARTAK;

DENA ALFERRIK DA, EZ DAGO MODURIK.

TXISTERAN SARTU NAHI DUT KONEJUA,

DESAGERRARAZTEKO BAT-BATEAN.

SOKA, TXANPON, ZAPI, ZORRO ZEIN KARTAK;

DENA ALFERRIK DA, EZ DAGO MODURIK.

TXISTERAN SARTU NAHI DUT KONEJUA,

ETA LAGUNEK FLIPATUKO DUTE, BUA!

BAGA, BIGA HIGA AKERBELTZ ETA GALTZAGORRI

AGERTU DADILA GALDU DEN UNTXI HORI! (BERRIZ)

NON SARTU DA UNTXI TXURI POLITA?

MAGOA NAIZ, AMARRU BAT EGITEAR.

TXISTERAN SARTU NAHI DUT KONEJUA

DESAGERRARAZTEKO BAT-BATEAN.

NON SARTU DA UNTXI TXURI POLITA?

MAGOA NAIZ, AMARRU BAT EGITEAR.

TXISTERAN SARTU NAHI DUT KONEJUA,

ETA LAGUNEK FLIPATUKO DUTE, BUA!

BAGA, BIGA HIGA AKERBELTZ ETA GALTZAGORRI

BAGA, BIGA HIGA AKERBELTZ ETA GALTZAGORRI

AGERTU DADILA GALDU DEN UNTXI HORI!

BAGA, BIGA HIGA AKERBELTZ ETA GALTZAGORRI

AGERTU DADILA GALDU DEN UNTXI HORI! (BERRIZ)

UNTXITXO… NON ZAUDE?

Letra de la canción “BETI PRESAKA” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Iñaki Modus Betagarri

ASTELEHENA, LEHENA, ESKOLA ZAIN DUGU.
ASTELEHENA, LEHENA, NAGIAK ATERATZERA!!
MUGI ZAITEZ, AGUDO, ESKOLA ITXIKO DUTELA.
MUGI ZAITEZ, AGUDO, EZ GARA IRITSIKO BESTELA.
EGUNERO PRESAKA, BAI NEKAGARRIA!

ASTEARTEA, BIGARRENA, ESKOLA ZAIN DUGU.
ASTEARTEA, BIGARRENA, HARA HODEI BOROBILAK!
MUGI ZAITEZ, AGUDO, ESKOLA ITXIKO DUTELA
MUGI ZAITEZ, AGUDO, EZ GARA IRITSIKO BESTELA.
EGUNERO PRESAKA, BAI NEKAGARRIA!

OSTIRALA, BOSGARRENA, ESKOLA ZAIN DUGU.
OSTIRALA, BOSGARRENA, HONA NIRE HAMAR HATZAK!
MUGI ZAITEZ, AGUDO, ESKOLA ITXIKO DUTELA
MUGI ZAITEZ, AGUDO, EZ GARA IRITSIKO BESTELA.
EGUNERO PRESAKA, BAI NEKAGARRIA!

MOMENTUA BIZITZEA EDERRA DA
MOMENTUA BIZITZEA BIZITZEA DA.

MUGI ZAITEZ, AGUDO, LAGUNENGANA GOAZELA
MUGI ZAITEZ, AGUDO, LAGUNEKIN BILDUKO GARELA.
PRESAKA, PRESAKA, EGUNERO! BETI PRESAKA, BETI PRESAKA, BETI PRESAKA.

Letra de la canción “NATURAREKIN DANTZAN” en PDF

LETRA: Aritz Ganboa
MÚSICA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Aritz Ganboa

EUSKAL HERRIA ELIKATZEKO
LANA DUGU UGARI
ESKAINTZA EZIN ZABALAGOA
NATURAREN OPARI.
ADI ERREPARATU
JATEN DUGUNARI
BETI EUTSIZ HERRIARI
BETI LOTUZ LURRARI.

BASO, LARRE ETA SORO,
ITSASO, BARATZA…
LABORARI, ARRANTZALE,
HERRIAREN ZAINTZA.
BASO, LARRE ETA SORO,
ITSASO, BARATZA…
LABORARI, ARRANTZALE,
NATURAREKIN DANTZAN!

GARAIKOA ETA BERTAKOA
BARAZKI, HARAGI,
ARDI, BEHI, BISIGU, BERDEL,
ORBURU MADARI.
ADI ERREPARATU
JATEN DUGUNARI
BETI EUTSIZ HERRIARI
BETI LOTUZ LURRARI

BASO, LARRE ETA SORO,
ITSASO, BARATZA…
LABORARI, ARRANTZALE,
HERRIAREN ZAINTZA.
BASO, LARRE ETA SORO,
ITSASO, BARATZA…
LABORARI, ARRANTZALE,
NATURAREKIN DANTZAN!

BASO, LARRE ETA SORO,
ITSASO, BARATZA…
LABORARI, ARRANTZALE,
HERRIAREN ZAINTZA.
BASO, LARRE ETA SORO,
ITSASO, BARATZA…
LABORARI, ARRANTZALE,
NATURAREKIN DANTZAN!
NATURAREKIN DANTZAN!

Letra de la canción “ENARA” en PDF

LETRA: Julio Soto
MÚSICA: Nerea urbizu

 

ENARA, ENARA, ENARA, ENARA,
ENARA, ENARA, ENARA, ENARA.
BATZUENTZAT ELAIA
BESTEENTZAT ENARA,
TXORITXO TXIKI, BIZKOR
ETA ALAIAK GARA.

LEIHOETAN MOKOKA,
ADARRETAN SALTARI,
OILARRAK ISILTZEAN
HASTEN GARA KANTARI.

HABIA EGITEKO
DATORREN URTEAN,
BA AL DAGO TOKIRIK
ZUEN TEILATUPEAN?

HASI UDABERRITIK
ETA UDAZKENERA,
POZIK ETORTZEN GARA
ZUEN ALDAMENERA.

ELTXOAK JANEZ ETA
GURE KUMEAK ZAINTZEN,
SAIATZEN GARA ZUEN
HERRITXOAK ALAITZEN.
HABIA EGITEKO
DATORREN URTEAN,
BA AL DAGO TOKIRIK
ZUEN TEILATUPEAN?

HOTZA HELTZEN DENEAN
GU AFRIKA ALDERA,
HEGAN JOATEN GARA
NEGUA PASATZERA.

ETA BEHIN IRISTEAN
BERRIZ UDABERRIRA,
POZIK BUELTATZEN GARA
BAI EUSKAL HERRIRA.

ENARA, ENARA, ENARA, ENARA,
ENARA, ENARA, ENARA, ENARA.
HABIA EGITEKO
DATORREN URTEAN,
BA AL DAGO TOKIRIK
ZUEN TEILATUPEAN? (BERRIZ)

ENARA, ENARA, ENARA, ENARA,
ENARA, ENARA, ENARA, ENARA. (BERRIZ)

Letra de la canción “BAZKALTZEKO ORDUA” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Joseba Argiñano

GOIZA BUKATU DA TA
IRITSI DA UNEA,
BAZKALTZEKO ORDUA.
GOIZA BUKATU DA TA
IRITSI DA UNEA,
GOAZEN INDARBERRITZERA.

GOIZA BUKATU DA TA
IRITSI DA UNEA,
BAZKALTZEKO ORDUA.
GOIZA BUKATU DA TA
IRITSI DA UNEA,
GOAZEN INDARBERRITZERA.

ONDO GARBITU ESKUAK,
TXORROTA ONDO ITXI
ETA ONDO LEHORTU.
ONDO GARBITU ESKUAK,
TXORROTA ONDO ITXI
TA GOAZEN BAZKALTZERA.

ONDO GARBITU ESKUAK,
TXORROTA ONDO ITXI
ETA ONDO LEHORTU.
ONDO GARBITU ESKUAK,
TXORROTA ONDO ITXI
TA GOAZEN BAZKALTZERA.

ON EGIN!
ESKERRIK ASKO ETA BERDIN!

Letra de la canción “NATURA NATURA” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Arnaitz Fernandez

MENDI BUELTA BAT EGITERA NOA LAGUNEKIN,
SASI TA LORE ARTEAN SAKON ARNASTERA.
MENDI BUELTA BAT EGITERA NOA LAGUNEKIN,
SASI TA LORE ARTEAN ZUTAZ GOZATZERA.
NATURA NATURA, HAIZEA, LURRA, SUA, URA
NATURA, NATURA GUREA ZU ZAINTZEKO ARDURA.

MENDI BUELTA BAT EGITERA NOA LAGUNEKIN,
SASI TA LORE ARTEAN HANKAK LUZATZERA.
MENDI BUELTA BAT EGITERA NOA LAGUNEKIN,
SASI TA LORE ARTEAN BURUA ARGITZERA
NATURA NATURA, HAIZEA, LURRA, SUA, URA
NATURA, NATURA GUREA ZU ZAINTZEKO ARDURA. 1, 4

MENDI BUELTA BAT EGITERA NOA LAGUNEKIN,
SASI TA LORE ARTEAN BIRIKAK PUZTERA.
MENDI BUELTA BAT EGITERA NOA LAGUNEKIN,
SASI TA LORE ARTEAN LURRA SENTITZERA. 2

MENDI BUELTA BAT EGITERA NOA LAGUNEKIN,
SASI TA LORE ARTEAN SAKON ARNASTERA.
MENDI BUELTA BAT EGITERA NOA LAGUNEKIN,
SASI TA LORE ARTEAN ZUTAZ GOZATZERA. 3
NATURA NATURA, HAIZEA, LURRA, SUA, URA
NATURA, NATURA GUREA ZU ZAINTZEKO ARDURA

Letra de la canción “NIK EZ DUT JATEN HORRELAKORIK” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Gartxot Unsain

ONGI ETORRI GURE JATETXERA,
ZER NAHI DUZU, KARAKOL MAITEA?
GURE KROKETAK? ESPAGETIAK? DILISTA GOZOAK?

NIK EZ DUT JATEN HORRELAKORIK.
EKARRIDAZU LORE BAT MOZTURIK.

ONGI ETORRI GURE JATETXERA,
ZER NAHI DUZU, SAGUTXO MAITEA?
GURE KROKETAK, ESPAGETIAK, DILISTA GOZOAK?

NIK EZ DUT JATEN HORRELAKORIK.
EKARRIDAZU KARAKOL BAT OSORIK.

ONGI ETORRI GURE JATETXERA,
ZER NAHI DUZU, SUGE MAITEA?
GURE KROKETAK, ESPAGETIAK, DILISTA GOZOAK?

NIK EZ DUT JATEN HORRELAKORIK.
EKARRIDAZU SAGUTXO BAT BIZIRIK.

ONGI ETORRI GURE JATETXERA,
ZER NAHI DUZU, ARRANO MAITEA?
GURE KROKETAK, ESPAGETIAK, DILISTA GOZOAK?

NIK EZ DUT JATEN HORRELAKORIK.
EKARRIDAZU SUGE BAT EGOSIRIK.

ONGI ETORRI GURE JATETXERA,
ZER NAHI DUZU, BEZERO MAITEA?
GURE KROKETAK, ESPAGETIAK, DILISTA GOZOAK?
ONGI ETORRI GURE JATETXERA,
ZER NAHI DUZU, BEZERO MAITEA?
GURE KROKETAK, ESPAGETIAK, DILISTA GOZOAK? DILISTA GOZOAK!

Letra de la canción “JOLASTEN HASTEKO TRENA” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Lide Hernando (LIHER)

IRUDIMENA, IRUDIMENA,
JOLASTEN HASTEKO TRENA
IRUDIMENA, IRUDIMENA,
EMAN DIEZADAKEDAN ONENA.

NIRE BURUAN HASI DIRA
FAROLAK FANDANGOA DANTZATZEN,
ZEBRABIDEAK KIRIBILTZEN…
BARRASKILO BIHURTU ARTE.
IRUDIMENA, IRUDIMENA…

NIRE BURUAN HASI DIRA
ZUHAITZAK ADARRAK ORRAZTEN,
SEMAFOROAK LURRA MARGOTZEN…
BARRASKILO BIHURTU ARTE.

I – RU – DI – ME – NA!!!
IRUDIMENA, IRUDIMENA…

NIRE BURUAN HASI DIRA
ESPALOIAK SALTO EGITEN.
BIDEGORRIA SUGE LUZE BAT…
BARRASKILO BIHURTU ARTE.

IRUDIMENA, IRUDIMENA,
JOLASTEN HASTEKO TRENA
IRUDIMENA, IRUDIMENA,
EMAN DIEZADAKEDAN ONENA. (Berriz)

I – RU – DI – ME – NA!!!

Letra de la canción “ETORTZEN BALDIN BAZARA” en PDF

Canción popular
LETRA: Nerea Urbizu
CANTANTES: Imuntzo eta Beloki

ETORTZEN BALDIN BAZARA
HONA JOLASGURAREKIN
ONGI PASAKO DUGU
DENOK ELKARREKIN.

LAU, LAU, LAU, SOKAREKIN BAINA,
LAU, LAU, LAU, TXANDAK ERRESPETATUZ. (BERRIZ)

ETORTZEN BALDIN BAZARA
HONA JOLASGURAREKIN
ONGI PASAKO DUGU
DENOK ELKARREKIN.

LAU, LAU, LAU, BALOIAREKIN BAINA,
LAU, LAU, LAU, GARBI JOKATUZ. (BERRIZ)

ETORTZEN BALDIN BAZARA
HONA JOLASGURAREKIN
ONGI PASAKO DUGU
DENOK ELKARREKIN.

LAU, LAU, LAU, HARRIEKIN BAINA,
LAU, LAU, LAU, IBIL ZAITEZ KONTUZ. (BERRIZ)

ETORTZEN BALDIN BAZARA
HONA JOLASGURAREKIN
ONGI PASAKO DUGU
DENOK ELKARREKIN.

LAU, LAU, LAU, ESKUTIK HELDUZ BAINA,
LAU, LAU, LAU, MINIK EMAN GABE. (BERRIZ)

Letra de la canción “TXANGOAN”en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTES: Isma eta Oizeder

ZENBAT TXINGURRI, ZENBAT KOLORE
ZENBAT POZ GAURKO TXANGOAN (BERRIZ)

AUTOBUSEAN ALAITZEKIN ESERI NAIZ.
KANTUAN ARITU GARA, LARA LARA
ENEKO GAIXOAK OKA (OKA) EGIN DU ZABOR-POLTSAN.

ZENBAT TXINGURRI, ZENBAT KOLORE
ZENBAT POZ GAURKO TXANGOAN (BERRIZ)

AUTOBUSEAN IÑAKIREKIN ESERI NAIZ.
KANTUAN ARITU GARA, LARA LARA
LOREA GAIXOAK PIXA (PIXA) EGIN NAHI DU BEHINGOAN.

ZENBAT TXINGURRI, ZENBAT KOLORE
ZENBAT POZ GAURKO TXANGOAN (BERRIZ)

LARA LARA
EKARRI DUGUN HAMAIKETAKOAZ MINTZATU GARA:

ZUK ZER EKARRI DUZU?
URDAI AZPIKOA TOMATEAREKIN? ESNE OPILA TXOKOLATEAREKIN?
PASTA? TORTILLA? MAZEDONIA!
FRUITU LEHORRAK? GAZTAAAA!!

AUTOBUSEAN ALAITZEKIN ESERI NAIZ.
KANTUAN ARITU GARA, LARA LARA
ENEKO GAIXOAK OKA (OKA) EGIN DU ZABOR-POLTSAN.

ZENBAT TXINGURRI, ZENBAT KOLORE
ZENBAT POZ GAURKO TXANGOAN (BERRIZ)

Letra de la canción “TXALUPAREN GAINEAN” en PDF

AUTORA: Urko Oskoz
CANTANTE: Julen Martija

TXALUPAREN GAINEAN PANDA KATUTXOA
EMAIOZU ARRAUNA, BAGOAZ AURRERA.
TXALUPAREN GAINEAN PANDA KATUTXOA,
KATAPUN, KATAPUN, KATAPUN, URETARA GOAZ.

TXALUPAREN GAINEAN ADI TXAKURTXOA
EMAIOZU ARRAUNA, BAGOAZ AURRERA.
TXALUPAREN GAINEAN ADI TXAKURTXOA,
KATAPUN, KATAPUN, KATAPUN, URETARA GOAZ!

TXALUPAREN GAINEAN ONEKA MARRAZOA,
EMAIOZU ARRAUNA, BAGOAZ AURRERA.
TXALUPAREN GAINEAN ONEKA MARRAZOA,
KATAPUN, KATAPUN, KATAPUN, URETARA GOAZ.

TXALUPAREN GAINEAN MAURIZIA HANDIA,
EMAIOZU ARRAUNA, BAGOAZ AURRERA.
TXALUPAREN GAINEAN MAURIZIA HANDIA,
KATAPUN, KATAPUN, KATAPUN…
KATAPUN, KATAPUN, KATAPUN…
GUZTIOK DANTZARA!

Letra de la canción “ARKAKUSO ARRAIOA” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu

1- Saguaren azkura, nire azkura
hozkaka dabil arkakusoa
katuaren azkura, nire azkura
hozkaka dabil arkakusoa.

Ai arkakuso lodi gizena,
harrapatuko zaitut arraioa!

2- Txakurraren azkura, nire azkura
hozkaka dabil arkakusoa
lagunaren azkura, nire azkura
hozkaka dabil arkakusoa

Ai arkakuso lodi gizena,
harrapatuko zaitut arraioa!

hozkaka dabil arkakusoa…
hozkaka dabil arkakusoa…

Ai arkakuso lodi gizena,
harrapatuko zaitut arraioa!

3- Saguaren azkura, katuarena
hozkaka dabil arkakusoa.
Txakurraren azkura, lagunarena,
hozkaka dabil arkakusoa.
Ai arkakuso lodi gizena,
harrapatuko zaitut arraioa!

Letra de la canción “NIRE HERRIA” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Ines Osinaga

NIRE HERRIA, NIRE LAGUNAK,
BERTAKO DENDAK, BIZILAGUNAK
KAIXO, ZER MODUZ? BALOIA EMANGO?
NIRE HERRIA, NIRE LAGUNAK,
BERTAKO DENDAK, BIZILAGUNAK
KAIXO, ZER MODUZ?
NOLAKO EGUNA!

FRONTOIRA NOA, PILOTA ESKUAN,
INDARTSU SAKATUZ, AURRERA!
KALERA NOA, PIRATEN PARKERA,
BEGI BAT TAPATUZ, AURRERA!

NIRE HERRIA, NIRE LAGUNAK,
BERTAKO DENDAK, BIZILAGUNAK
KAIXO, ZER MODUZ? BALOIA EMANGO?
NIRE HERRIA, NIRE LAGUNAK,
BERTAKO DENDAK, BIZILAGUNAK
KAIXO, ZER MODUZ?
NOLAKO EGUNA!

ERREKARA NOA, BERTAN JOLASTERA,
TXIPI TXAPAK ERRUZ, AURRERA!
BELARDIRA NOA, BA AL DA INOR? (BAI!!)
ADIN DESBERDINEKO LAGUNAK DAUZKAT!

NIRE HERRIA, NIRE LAGUNAK,
BERTAKO DENDAK, BIZILAGUNAK
KAIXO, ZER MODUZ? BALOIA EMANGO?
NIRE HERRIA, NIRE LAGUNAK,
BERTAKO DENDAK, BIZILAGUNAK
KAIXO, ZER MODUZ?
NOLAKO EGUNA!
NOLAKO EGUNA!

Letra de la canción “GARRO OLAGARROA ” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Joana Lasheras

Garro olagarroa Kantauri itsasoan.
Garro olagarroa, non sartu ote da?
Garro olagarroa Kantauri itsasoan.
Kamuflatu egin da, azkarra olagarroa!

1- Zortzi garro horiekin igeri egiten du.
Buru argia da zinez, bederatzi garun ditu (dena errepikatu baina zenbakia esan gabe)

Garro olagarroa Kantauri itsasoan.
Garro olagarroa, non sartu ote da?
Garro olagarroa Kantauri itsasoan.
Kamuflatu egin da, azkarra olagarroa!

2- Bi begi txikirekin ikusmen zorrotza du.
Odol urdina mugitzeko hiru bihotzak lanean! (dena errepikatu baina zenbakia esan gabe)

Garro olagarroa Kantauri itsasoan.
Garro olagarroa, non sartu ote da?
Garro olagarroa Kantauri itsasoan.
Kamuflatu egin da, azkarra olagarroa!

3- Triste egoten ere badakite hamarratzek
Ez pentsa ez dutenik hamaika min sentitzen. (dena errepikatu baina zenbakia esan gabe)

Garro olagarroa Kantauri itsasoan.
Garro olagarroa, non sartu ote da?
Garro olagarroa Kantauri itsasoan.
Kamuflatu egin da, azkarra olagarroa!
Azkarra olagarroa!

Letra de la canción “IEPA ALA KAIXO” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Iker Vicente

IEPA ALA KAIXO, KAIXO ALA IEPA! EGUN ON, ARRATSALDE ON, GABON
IEPA ALA KAIXO, KAIXO ALA IEPA! DATORRENA ON, ON, ON.

1-ESKUAK ASTINDU, GUREAN BEZALA, BI MUSU ZUK NAHI IZANEZ GERO!
SUDURRAK GERTURATU INUITEN ANTZERA, EDO OZEANIAN BEZALA.

IEPA ALA KAIXO, KAIXO ALA IEPA! EGUN ON, ARRATSALDE ON, GABON
IEPA ALA KAIXO, KAIXO ALA IEPA! DATORRENA ON, ON, ON.

2-MINGAINA ATERA, TIBETEN BEZALA, BI MUSU ZUK NAHI IZANEZ GERO!!
INDIAN NAMASTE, ESKUAK ELKARTUZ; ERRESUMA BATUAN KAIXO ETA KITO!

IEPA ALA KAIXO, KAIXO ALA IEPA!
IEPA ALA KAIXO, KAIXO ALA IEPA!

3-BIZKARREAN ZAPLADA GREZIAN BEZALA, BI MUSU ZUK NAHI IZANEZ GERO!!
JAPONIAN TA TXINAN BURUA MAKURTU, ZAMBIAN HATZ LODIA ZANPATU.

GUSTUKO DUGU JENDEA AGURTZEA:
GELAN, MENDIAN, KALEAN.
BERAZ, HURRENGOAN BADAKIZU; NI AGURTU! (BIS)

IEPA ALA KAIXO, KAIXO ALA IEPA! EGUN ON, ARRATSALDE ON, GABON
IEPA ALA KAIXO, KAIXO ALA IEPA! DATORRENA ON, ON, ON, ON, ON.

Letra de la canción “GEZURRAK HANKAMOTZ ” en PDF

AUTORA: oanes Echeveste
CANTANTE: Joanes Echeveste

1-BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA OZEANIARA,
MOTXILA BAT BIZKARREAN.
BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA OZEANIARA,
TA HAN KOALARIK EZ!
EZETZ? NOLA EZETZ? UI…

KAR-KAR, KAR-KAR, KAR! GEZURRAK HANKAMOTZ.

2-BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA ASIARA,
MOTXILA BAT BIZKARREAN.
BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA ASIARA,
TA HAN PANDARIK EZ!
EZETZ? NOLA EZETZ? UI…

KAR-KAR, KAR-KAR, KAR! GEZURRAK HANKAMOTZ.

3-BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA AFRIKARA,
MOTXILA BAT BIZKARREAN.
BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA AFRIKARA,
TA HAN LEHOIRIK EZ!
EZETZ? NOLA EZETZ? UI…

KAR-KAR, KAR-KAR, KAR! GEZURRAK HANKAMOTZ.

4-BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA EUROPARA,
MOTXILA BAT BIZKARREAN.
BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA EUROPARA,
TA HAN ZALDIRIK EZ!
EZETZ? NOLA EZETZ? UI…

KAR-KAR, KAR-KAR, KAR! GEZURRAK HANKAMOTZ.

5-BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA AMERIKARA,
MOTXILA BAT BIZKARREAN.
BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA AMERIKARA,
TA HAN LLAMARIK EZ!
EZETZ? NOLA EZETZ? UI…

KAR-KAR, KAR-KAR, KAR! GEZURRAK HANKAMOTZ.

6-BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA ANTARTIKARA,
MOTXILA BAT BIZKARREAN.
BEHIN JOAN NINTZEN TXINGOKA ANTARTIKARA,
TA ITSAS TXAKURRIK EZ!
EZETZ? NOLA EZETZ? UI…

KAR-KAR, KAR-KAR, KAR! GEZURRAK HANKAMOTZ.

Letra de la canción “ARIMEN GAUA ” en PDF

AUTORA: Nerea Urbizu
CANTANTE: Neomak

TRAPU ZAHARRAK JANTZI, BERRIAK ERANTZI
GOAZEN JENDEA IKARATZERA!
ARBIA UTZI GARBI, ETA HALA BAZAN (EDO EZ BAZAN)
KALABAZA HUSTUA UTZI PLAZAN.
SUA ARBIAN, SUA, SUA KALABAZAN,
JOAN GAITEZEN GAUEAN, TALDEAN, KAX-KAX ATEAN:
SUA ARBIAN SUA, SUA KALABAZAN,
JOAN GAITEZEN GAUEAN, TALDEAN, KAX-KAX ATEAN: KAX KAX KAX

XANDULI, MANDULI, KIRRIKIKI, EMAN JATEKOAK GURI.
XANDULI, MANDULI, KIRRIKIKI, EMAN JATEKOAK GURI.
GAZTAINAK, HURRAK, GOXOKIAK,

TRAPU ZAHARRAK JANTZI, BERRIAK ERANTZI
GOAZEN JENDEA IKARATZERA!
ARBIA UTZI GARBI, ETA HALA BAZAN (EDO EZ BAZAN)
KALABAZA HUSTUA UTZI PLAZAN.
SUA ARBIAN, SUA, SUA KALABAZAN,
JOAN GAITEZEN GAUEAN, TALDEAN, KAX-KAX ATEAN:
SUA ARBIAN SUA, SUA KALABAZAN,
JOAN GAITEZEN GAUEAN, TALDEAN, KAX-KAX ATEAN: KAX KAX KAX

XANDULI, MANDULI, KIRRIKIKI, EMAN JATEKOAK GURI.
XANDULI, MANDULI, KIRRIKIKI, EMAN JATEKOAK GURI.
GAZTAINAK, HURRAK, GOXOKIAK, DENAK ONGI ETORRIAK.
GAZTAINAK, HURRAK, GOXOKIAK, DENAK ONGI ETORRIAK.

HOTZA HELDU DA…
HOTZA HELDU DA,
HOTZA HELDU DA, ARIMAK HELDU DIRA.

XANDULI, MANDULI, KIRRIKIKI, EMAN JATEKOAK GURI.