ESKERRIK ASKO!

ESKERRIK ASKO

ESKERRIK ASKO!

ESKERRIK ASKO!

Martxo arraroa, desberdina agurtu berri dugu: ia egun batetik bestera ikastetxeak itxi, haurrak etxean, lan egiteari halabeharrez utzi behar izan dionak, etxean (eta aldiz, lanera joatea behartuta dagoena, lanera), aiton-amonak ia noiznahi ikustera joatetik, bideo-deiak aldiro egitera, beharrezkoak ditugun erosketak zer, noiz eta nola egin birritan pentsatzera… nork pentsatuko zuen duela egun batzuk hain ñimiñoa den zerbaitek halako ondorioak ekarriko zituela, ezta?

Apirilean zehar ere jende asko eskertu beharko dugu, eta berebiziko esfortzu eta lana egiten ari diren lagun asko ditugu denok inguruan, guk beharrezkoa dugun guztia izateko: dendariak, osasun langileak, garbitzaileak, baserritarrak, txoferrak, suhiltzaileak, etxean geratzen direnak… hainbeste dira…

Badu bere alde ona egoera arraro honek: ikus daitekeen elkarren arteko babesa eta elkarlana. Segi dezagun ba, denen artean lortuko dugu-eta!
Animo denoi, eta eskerrik asko zuei ere!!

Share

Zerikusirik duten sarrerak

Utzi erantzuna

Zure emaila ez da erakutsiko. Bete beharrekoak markatuta daude *

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.