GASTEIZKO SARRERAK SALGAI!!!!
Abenduak 26 Gasteizko Mendizorrotza Kiroldegian egongo gara.
Ene Kantak Bisonte Mastodontearen bila+TXANTREAKO ERRALDOIAK ikuskizunaren estrenaldia Gasteizen Mendizorrotzako Kiroldegian.
2 saio: 12:00etan eta 18:30ean.
Gasteizko Udalaren webgunean sarrerak salgai:
Sarrerak erosteko:
12:00etan: https://entradium.com/eu/events/ene-kantak-bisonte-mastodontearen-bila-vitoria-gasteiz
18:30ean: https://entradium.com/eu/events/ene-kantak-bisonte-mastodontearen-bila-vitoria-gasteiz
“BISONTE MASTODONTEAREN BILA”
Bisonte-mastodontearen bila euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute. Ene Kantak musika eta antzerki taldeak eta Txantreako erraldoi eta kilikien konpartsak obra honekin haurren eta eurekin doazenen gozamena lortuko dute.
40 lagunez osatutako lantaldea estreinaldi egunerako prest dago. Horietatik 17 lagun agertokiaren gainean ariko dira.
Zuzeneko ahotsak abestietan
Nerea Urbizu abeslari eta musikagilea eta Gartxot Unsain musikari eta oholtza-zalea agertokian ariko dira, kasu honetan, abenturan zehar entzungo diren abestietan zuzenean abesteko. Abesti guztiek koreografiak dituzte, eta dantzariek, noski, hauek interpretatzen dituzte. Era berean, ikusleak bereganatzen dituzte, hauek ere dantzan jarriz.
Eszenografia ikusgarri batek eta ikus-entzunezko formatuak bat egingo dute, Aralar mendilerroan kokaturik dagoen Historiaurreko paisaia bat irudikatuz.
Kobazulo handi bat eta su eder bat agertokian, gehi ilustrazio animatuen hondoak erakutsiko dituen pantalla bat: honekin koreografiak indartuko dira batzuetan eta beste batzuetan istorioan gertatzen direnen gehigarri bezala balioko du. Esaterako, zeru izartsu bat, edo ekaitz kolosal bat.
Panpina handiak, txikienen arreta ezinbestean bereganatzen dutenak, aktoreekin eta dantzariekin batera. Oholtza gainean bi abeslari eta lehen gizaki itxura izango duten 3 aktore izango ditugu: 4 dantzari, 4 erraldoi, 4 kiliki eta beste 3 panpina berri ere egongo dira. Azken hauek Ene Kantaken beraien pertsonaia aski ezagunak dira, baina Historiaurrekoak bailiran: Astonauta eta Satorjator, eta berria izango den Bisonte-mastodontea, espreski emanaldi honetarako sortutakoa.
SINOPSIA
Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea.
Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o, ez, Axeri!!
Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri ez dakit gai izango ote diren bisontea harrapatzeko. Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren.
Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

















