Iritsi da euskararen eguna eta nola ez, gure hizkuntzaren sorterriaren eguna, Nafarroaren eguna! Gure kulturaren altxor preziatuenetarikoaren eguna!
Traba asko izan ditu gure euskarak, arazoak, mespretxuak, gutxiespenak… desagertzear egon arte. Batzuetan badirudi hori ahaztu egiten zaigula…
Jende askoren lana eta nahiari esker, euskarak aurrera egin du eta euskara errespetuz eta komunikatzeko tresna bezala erabiltzeko hautua egin dute askok. Guk ere hautu horrekin bat egin dugu, euskara maite dugulako eta gure etxeko txikiena izatea ere nahi dugulako. Horregatik esaten dugu;
Euskara lau haizeetara zabaltzeko kamiseta berriak egin ditugu, zuetako askok eskatu bezala, GORA EUSKARA leloa dutenak; bai, bai, txikientzat eta baita zuentzat, helduentzat ere. Ea gustukoak dituzuen!
[button link=”https://enekantak.org/gora-euskara-kamisetak/” title=”Gora Euskara!” (style=”fill”) (color=”skin”) (size=”lg”) (target=”_blank”)]Gora Euskara! kamisetak[/button]
Oharra: kargu publikoetako denek euskara jakitea asko eskatzea da?