EUTSI ENE KANTAK, EUTSI EUSKARARI!
Telebistako 5 urte frenetiko hauen ondoren, barrura begiratzeko tartea hartu dugu, ideia edo asmo berriei lekua egiteko.
Talde eder baten laguntzari esker, zeharkako proiektu bat garatu dugu, oso hausnartua eta familientzat eta eskolentzat oso erabilgarria.
Gure lehen xedea txikienen euskararen erabilera da, Ene Kantak proiektua jaio zeneko berbera, hain zuzen. Txikienek gure kantuekin orain gozatzea lortzen badugu, euren etorkizuneko euskararen erabilera indartuko dugu.
Horren harira, Ene Kantakek euskarari egunerokoan garrantzia ematen dion komunitate bat sortu nahi du eta gurekin bat egin nahi duen orok, espreski sortutako webgunean parte har dezake: honetan, urtero 20 euroko edo 35 euroko harpidetza ordaindu daiteke, eta horren truke, bazkideak, urtero sortu dugun material guztia jasoko luke etxean.
Eduki edo material hauek honakoak dira: liburu berri bat eta 5 abesti berri bere bideoklipekin. Honi gehitu behar zaio bazkideak izango dituen hainbat abantaila: urtebetetzerako zorion bideotxo bat, gure dendan dauden produktuetan %50eko deskontua, emanaldietarako sarrera zozketak…
Gurekin urtebeteko konpromisoa hartzea proposatzen dizuegu, eta gure proposamena gustatzen bazaizue, plan horrekin jarrai dezakezue nahi duzuen arte. Bestela, harpidetza utzi dezakezue, noiznahi.
Ondorengo estekan informazio guztia duzue: https://bit.ly/eutsienekantak
Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu: kaixo@enekantak.org
Mila esker, zure babes ekonomikoa ezinbestekoa da Ene Kantak-en proiektuarekin jarraitzeko.
https://eutsienekantak.eus



