Azken berriak
Ene Kantak abestu eta dantzatzeko
KOLORETAKO MUNSTROA
SUA! BERO BERO..
Adi Guraso!
Astonauta edo Perez Sagutxoa burutik kendu ezinik bazabiltza, 19 abesti berri dakarzkizugu!
IZENA EMAN doan Ene Kantaken Youtubeko kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko.
Zure zerrendan gehitu, elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!
AUKERA EDERRAK
-
Diskografia Osoa
95,00€ BEZa barne -
3 Ene kantak kamiseta
12,00€ BEZa barne -
3 Ene kantak motxila
12,00€ BEZa barne -
ASTONAUTA PELUXEA
15,00€ BEZa barne
EUSKARAZ
ABESTU
BIDEOEKIN
Eskuratu gure produktuak eta haurrekin gozatu!
ESKOLAK
Gure dantzak eta koreografiak dantzatzen Euskal herriko hainbat eskoletako 1000 haur baino gehiagok hartu dute parte.
ANTZERKI MUSIKALA
Satorjator Nere eta Eneko gure lagunen azken bidaia da. Abentura berri honekin Lurraren bihotzera bidaia eginen dute. Bertan altxor preziatu bat bilatu beharko dute; urrezko txanponez beteta egon ordez familia eta lagunekin jolasteko denboraz beteta dagoena.



Ene Kantak
Ene Kantak osatzen dugunok, dantzagarriak, berriak eta haurrentzako egokiak diren abestiak sortzen ditugu. Batzuetan ere, zeuden kantak berritzen eta moldatzen ditugu. Abesti bakoitzeko bideo bat dugu bere koreografia errazarekin, txikiek dantzatu ahal izateko. Gainera, lortutako etekinaren zati bat, euskara sustatzeko lan egiten dutenei bideratzen diegu laguntzeko; adibidez, Sortzen Ikasbatuaz, Euskalerria Irratia, Mailope edota Nafarroako Bertsozale Elkartea.
Parte-hartzaileak
Orokorrean, euskal munduko kirolari, musikari eta kultur arloan dauden pertsonai ezagunekin batera egiten eta kantatzen ditugu gure abestiak, hala nola; Ruper Ordorika, Pirritix eta Porrotx, Fermin Muguruza, Kutxi Romero (Marea), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), El Drogas, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Manolo García (El Último de la Fila). Besteak beste, Julio Soto edota Igor Elorza bertsolariak. Futbolarien artean Mikel San José, Oier Sanjurjo, Asier Riesgo, Imanol Agirretxe, Markel Bergara o Gorka Iraizoz. Hainbat pilotari; Oinatz Bengoetxea, Juan Martínez de Irujo edota Abel Barriola. Hauetaz gain, kazetari zein musikari ezagunak ere gurekin ongi pasatu nahi izan dute abesten eta dantzatzen.