HIRU TXERRIKUMEAK

hiru-txerrikumeak

HIRU TXERRIKUMEAK

Markel Bergarak eta Agirretxek 3 txerritxoen ipuina kantatuko dizuete.

Zatoz ipuinen mundu magikora.

Gora euskara!!!

HIRU TXERRIKUMEAK
MUSIKA ETA LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Markel Bergara Eta Imanol Agirretxe

BEHIN BATEAN BASO LIRAIN BATEAN
FAMILIA BAT XERRIKUMEEKIN BIZI ZEN
HANDITU ZIRENEAN, ETXETIK JOAN BEHARRA,
NORBERA BERE BIZITZA EGITEKO PREST JADA

LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA..

HASITA ERAIKITZEN 3 ETXETXO ZIREN:
LASTOZKOA, EGURREZKOA ETA HARRIZKOA.
TXERRITXO ALFERRAK AZKAR BUKATU LANAK,
SEGITUAN HASI ZEN BERA DANTZAN TA KANTUAN.

LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA…

ERTAINAK ERE AZKAR BETE ZITUEN LANAK
TA BIAK DANTZAN JOAN ZIREN ANAIA ZAHARRARENGANA.
OTSOAREKIN ADI EGOTEKO ESAN ZIEN,
BAINA BI TXOTXOLOEK EZ ZUTEN KASURIK EGIN:

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR…

TXIKIA ETXEAN, BAT BATEAN: “PUM PUM PUM”
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZU ATEA,
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUT ORAINTXE BERTAN!
EZ BADUZU IREKITZEN, LASTOETXEA BOTAKO, PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREA IZANGO ZARA!
FU FU FU, FU FU FUUUU

TXERRITXO TXIKIA, KORRIKA HASIA, ANAIA ERTAINAREN ETXERA ABIATU ZEN.
OTSOA MOTELA DA, TXERRITXOA LIBREA,
EGURREZKO ETXEAN LASAI DAUDE KANTARI

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR…

BAINA, ERNE, HANDIK GUTXI-GUTXIRA: PUM PUM PUM
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZUE ATEA,
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUZTET BERTAN!
EZ BADUZUE IREKITZEN, EGUR ETXEA BOTAKO.
PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREAK ZARETELA!

FU FU FU, FU FU FUUU

ANAIA ZAHARRENAREN ETXEAN SARTU ZIREN
ARNASESTUKA, KORRIKA OTSOA ATZETIK ZEN.
OHE AZPIAN ZEUDEN, IKARATUTA ITXOITEN,
OTSOA NOIZ AGERTUKO SEGUNDOAK KONTATZEN: KLI, KLO, KLI, KLO…
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZUE ATEA.
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUZTET BERTAN!
EZ BADUZUE IREKITZEN, HARRIZKO ETXEA BOTAKO,
PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREAK ZARETELA!

NOR DA OTSOAREN BELDUR? OTSOAREN BELDUR?…

ETXEA ESKALATZEN TXIMINIATIK SARTU NAHI
LAPIKOA SUTAN PREST ZUTEN GURE TXERRITXOEK
BAT BATEAN JEITSI ZEN, ERRE USAINA ZUEN,
ULUKA TA OIHUKA OTSOAK IHES EGIN ZUEN.

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR…

-LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA…

Spotify:

Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman!
¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK!
http://www.youtube.com/enekantak

BAT EGIN GUREKIN!
http://www.enekantak.com

https://www.instagram.com/enekantak
https://twitter.com/enekantak

Share

Zerikusirik duten sarrerak

Utzi erantzuna

Zure emaila ez da erakutsiko. Bete beharrekoak markatuta daude *