Abesti berria YOUTUBEN eta beste plataforma guztietan eskuragarri!
Bideo osoa ikusteko: https://youtu.be/BqyqWNMFHi8
Ondorengo loturan klikatuz gero, kantu berria normalean erabiltzen duzun plataforman entzun dezakezu: https://orcd.co/enekantak_iritsidiraeguberriak
IRITSI DIRA EGUBERRIAK
Hemen duzue Ene Kantaken Gabonetako abesti berria: IRITSI DIRA EGUBERRIAK
Jai hauetan ez da energiarik, alaitasunik eta rock-and-rollik faltako!
Ole Olentzero, Urtaro zuriko emakumea eta Tiribun bonbonen ondoren, Ene Kantakek IRITSI DIRA EGUBERRIAK kanta argitaratu du: kantu alaia eta rockanroleroa da oraingoan Nerea Urbizuk egindakoa. Bertan, opor egun hauetan ingurukoekin abestearen, dantzatzearen eta partekatzearen magia azpimarratzen ditu.
GORKA URBIZU, MAITANE URBIZU, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS, LOA ETA LAIA
Nerearen ahotsaz gain, luxuzko gonbidatuen parte-hartzea izan dugu: Gorka Urbizu, Maitane Urbizu, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo maitagarriak eta Loa eta Laiaren ahots zoragarriak, hain zuzen.
Honen guztiaren emaitza, erritmo, giro bero eta barre eztanda izan da; txiki zein handien neguko egun hotzak berotuko ditu.
Presta zaitez dantzatzeko, abesteko… eta etengabe errepikatzeko!
Neguberri on!
Bideo kliparen kredituak:
Hitzak eta Musika: Nerea Urbizu
Abeslariak: Gorka Urbizu, Maitane Urbizu, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Loa eta Laia, eta Nerea Urbizu
Musikariak:
Bateria: Juanma Urriza “Boli”
Gitarra: Sebas Catena
Sinteak: Nerea Urbizu
Koroak: Enara Etxarri, Alaitz, Amalur eta Naroa Leoz Aristu
Estudios K · Alberto Porres · Iruñea
Bideoaren edizioa eta animazioak: Jon Manterola
Ilustrazioak: Mikel Santos Belatz
IRITSI DIRA EGUBERRIAK,
OPOR EGUNAK ETA IRRIAK,
IRITSI DIRA EGUBERRIAK
TA MUGITU GERRIAK
ALDE BATERA ETA BESTERA
ETA BERRIZ HASTERA…
OLE OLENTZERO, TIBIRUN KANTA,
OPARIRIK POLITENA ZU ZARA,
OLENTZERO TA ASTOA BASORA JOAN DIRA,
URTARO ZURIKO EMAKUMEA
TA HATOR-HATOR ABESTUKO DUGU
DENOK BATERA.
MARI DOMINGI TA OLENTZERO
ZUEN ZAIN GAUDE NEGUERO
ZUEN ZAIN GAUDE, BAI NEGUERO
ESKUAK BERO-BERO.
ALDE BATERA ETA BESTERA
ETA BERRIZ HASTERA…
OLE OLENTZERO, TIBIRUN KANTA,
OPARIRIK POLITENA ZU ZARA,
OLENTZERO TA ASTOA BASORA JOAN DIRA,
URTARO ZURIKO EMAKUMEA
TA HATOR-HATOR ABESTUKO DUGU
DENOK BATERA.
Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪
Mila esker, zure babes ekonomikoa ezinbestekoa da Ene Kantak-en proiektuarekin jarraitzeko.
https://eutsienekantak.eus
Eduki berriak! ¡Eutsi Ene Kantak, eutsi euskarari! Euskara sustatuz.
Hauek dira Eutsi Ene Kantakeko bazkideek jasoko dituzten eduki berriak:
- ASTEBURUAN NEKAZARI liburu berria
- TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK: 5 ipuin klasiko abestuen bilduma, dagozkien bideoklipekin.
Horretaz gain, jada bazkidea bazara, edo irailaren 7a baino lehen egiten bazara, eduki berriekin batera, etxean doan Ene Kantak margotzen koloreztatzeko liburua ere jasoko duzu.
Traktore dotorea eta gure pertsonaiak daramatzan kamiseta pertsonalizatu berria ere diseinatuta daukagu.
–Zer da Eutsi Ene Kantak.eus?
Euskara egunerokoan sustatzen duen komunitatea da, era berean Ene Kantakek haurrei zuzendutako eduki berri eta kalitatezkoa sortzen laguntzen duena. Urtean 20 edo 35 euroko ekarpena eginez gero, urtero sortzen dugun material guztia etxean jasoko duzue.
Aipatutako materiala jasotzeaz gain, hainbat abantailaz baliatu zaitezkete:
- Urtebetetzea zoriontzeko bideoa.
- Gure webguneko produktuetan %50eko deskontua.
- Gure ikuskizunetarako sarreren zozketak.
Gurekin urtebete egoteko gonbitea luzatu nahi dizugu. Proposamena gustukoa baduzu, nahi duzun denbora adina gera zaitezke, eta bestela, edozein momentutan bajan eman dezakezu, konpromisorik gabe.
Honako estekan, detaile guztiak xehetuta aurkituko dituzue: https://eutsienekantak.eus/
Edozein zalantza izanez gero idatziguzu: kaixo@enekantak.org
KOLOREZTATZEKO LIBURUA DOHAINIK
Egin zaitez eutsienekantak.eus webguneko bazkide eta lortu ezazu erabat DOAN! Ene Kantak Margotzen koloreztatzeko liburua oparituko dizugu.
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!


















