Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

“JOLASTEN HASTEKO TRENA”. Gora irudimena!

Ene Kantak - Jolasten hasteko trena

Noiztik ez duzu irudimena dantzan jartzen?

Ez duzu trena hartu beharrik buruari eragiteko, nahikoa da Lide Hernandok abesten duen abestia entzutea ideia batzuk hartzeko.
Zer, igoko al zara “Jolasten hasteko trenean”?
 
Gure Youtubeko kanalean BIDEOA ikusteko jada eskuragarri:
 
Egilea: Nerea Urbizu
Abeslaria: Lide Hernando
 
IRUDIMENA, IRUDIMENA,
JOLASTEN HASTEKO TRENA
IRUDIMENA, IRUDIMENA,
EMAN DIEZADAKEDAN ONENA.
 
NIRE BURUAN HASI DIRA
FAROLAK FANDANGOA DANTZATZEN,
ZEBRABIDEAK KIRIBILTZEN…
BARRASKILO BIHURTU ARTE.
IRUDIMENA, IRUDIMENA…
 
NIRE BURUAN HASI DIRA
ZUHAITZAK ADARRAK ORRAZTEN,
SEMAFOROAK LURRA MARGOTZEN…
BARRASKILO BIHURTU ARTE.
 
I – RU – DI – ME – NA!!!
IRUDIMENA, IRUDIMENA…
 
NIRE BURUAN HASI DIRA
ESPALOIAK SALTO EGITEN.
BIDEGORRIA SUGE LUZE BAT…
BARRASKILO BIHURTU ARTE.
 
IRUDIMENA, IRUDIMENA,
JOLASTEN HASTEKO TRENA
IRUDIMENA, IRUDIMENA,
EMAN DIEZADAKEDAN ONENA. (Berriz)
 
I – RU – DI – ME – NA!!!

 

Gure Youtubeko kanalean BIDEOA ikusteko jada eskuragarri: 👉 https://youtu.be/jnJgj9ioHB0

Gora euskara!! 💪💪💪💪


📺 Eta gogoratu, 3Ene Kantak larunbatero 15:30ean, ETB3n eta eitb.eus-en:
👇👇 Ez galdu! 👇👇
https://www.eitb.eus/eu/hiru3/3enekantak

 

Disko berria EROSTEKO:
https://enekantak.org/naturarekin-dantzan-lan-berria

 

NATURAREKIN DANTZAN ©2023 – 17 Abesti berri
Gure 9. lana kalean da!! Abesti berriak disko berrian.

Natura ardatz hartuta, natura eta berarekin ikasteko ematen dizkigun aukerak abesti bilakatu ditugu: arnas garbia, lehen sektorearekin lotutako bizitza, txangoa, txaluparen gainean… Eta ezin dira animaliak falta: arkakusoa, olagarroa edo enara esaterako.
17 abesti horietan sorpresak ere aurkituko dituzu: gau beltzerako kanta, bazkaltzera joateko deia, irudimenari egindakoa, magoei eskainitakoa, errespetua lantzekoa

Zer, entzuteko gogoz? Baten batek dantzaraziko dizula argi dugu. Zeren zain zaude?

Hasi Naturarekin Dantzatzeko beroketak egiten!

 

Musu hegaldunak!!

Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.