Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Kamiseta berriak salgai! ENE KANTAK JAI ERRALDOIA SAN MAMES.

Jai erraldoia san mames bularra bizkarra

ENE KANTAK JAI ERRALDOIA SAN MAMES

Jai erraldoia san mames bularra bizkarra

Ene Kantak Jai Erraldoiaren kamiseta berezia eros dezakezu gure webgunean

Gure lagun Belatzen marrazkiak probestu ditugu eta kamiseta aparta egin dugu egun berezi hontarako.

Bularrean eta bizkarrean inprimatzea. Ohial organikoz egindako kamiseta ekologiko hauek lau ziurtagiri dituzte produkzio jasangarrikoak direla adierazten dutenak.

Eskuragarri dauden neurriak; 3-4, 5-6, 7-8, 9-11 urte.

 

Eta gogoratu, gure webgunean 30€ edo gehiago erosteagatik, Satorjatorren beste kamiseta bat oparituko dizugu!

 

ENE KANTAK JAI ERRALDOIA SAN MAMES. Ekainak 25, 17:00etan

SARRERAK SALGAI: https://bit.ly/EneKantakJaiErraldoiaSanMames

Datorren ekainaren 25ean, athleticzale txikienek Klubaren 125. urteurrena ospatu ahal izango dute euren abesti, erraldoi eta kiliki gustokoenekin

Athletic Clubek eta Ene Kantak taldeak Jai Erraldoia ospetsuaren edizio berezia ospatuko dute datorren ekainaren 25ean, igandea, San Mamesen. Athleticzale txikienek Klubaren 125. urteurrena ospatzeko aukera izango dute euren abesti, erraldoi eta kiliki gustokoenekin. 5 konpartsetako 24 erraldoik Eneko, Nerea, Astonauta eta Satorjator lagunduko dituzte agertokian, ikusleak dantzan eta kantuan egon daitezen. Jaialdia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta San Mameseko ateak 16:00etatik aurrera irekiko dira.

Ene Kantak duela 12 urte sortu zenetik, etengabe irabazi ditu jarraitzaileak eta Euskal Herriko haurren denbora-pasa gogokoenetako bat bihurtu da. Youtubeko kanalean 90 milioi bistaratze baino gehiago dituzte. ETB3ko telebista-saioak lau denboraldi daramatza euskal etxeak musikaz eta euskarazko dibertimenduz betetzen.

Aurreko urteetan ohikoa izan da Athletic Clubeko futbolariek Ene Kantaken ekimen edo bideoetan parte hartu dute, euren artean Gorka Iraizozek, Jone Guarrotxenak edo Mikel San Josek. Horrekin batera, Klubeko futbolari zein teknikari izandako Roberto Martinez “Tiko-k akromaptosia gaitzaren inguruko errealitatea jendarteratzeko sortutako “Akromata naiz” kantaren bideoklipean parte hartu zuen.

Ez galdu San Mamesen jai paregabe honetaz gozatzeko aukera!

Erosi sarrerak azkar batean bukatzen dira

Gora euskara!

Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.