Skip to main content Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

KANTAK

Txikienen artean euskara sustatzeko eta erabiltzeko asmoarekin egindako 175 abesti ditugu. Atal honetan abesti bakoitzari dagokion informazioa topatuko duzu.

DISKOGRAFIA: hemen argitaratu ditugun disko guztiak dituzu, bakoitzak jasotzen dituen kantuekin, publikazio urtearekin, parte-hartzaileen izenekin… Hemendik bertatik ere, disko fisikoa erosteko aukera daukazu.

HITZAK: zure gustukoenak diren abestien hitzak PDFn deskarga ditzakezu, gero lagunekin ikasi edo abesteko.

PARTITURAK: musikako irakaslea bazara, edo musika tresnaren batekin abila bazara, begiratu hemen, interesatzen zaizun partituraren bat topatzen duzun ikusteko. Aurkitzen ez baduzu, idatzi eta laguntzen saiatuko gara: kaixo@enekantak.org

BIDEOAK: Ene Kantaken abesti guztien bideotara hemendik jo dezakezu (YouTube). 200 bideotik gora daude, koreografia zein hainbat edukirekin!

KARAOKE: Ene Kantaken abesti bat goitik behera dakizula uste al duzu? Abestera ausartzen al zara? Deskargatu ezazu mp3n, honi esker lagunekin edo familiarekin karaoke bat egiteko prest egongo zara.