Lan berri Liluragarria!

Liluragarria lan berria

Lan berri Liluragarria!

-Kaixo familiak!! Badakizue? Bidaia bat egitera goaz.
-Bidaia bat egitera? Burutik jota ala? Ezin dugu ia etxetik atera…
-Bai, bagoaz, otsoaren ahora goaz. Giza gorputz barrura goaz, ez gehiago ez gutxiago.
-Eta bertan koronabirusarekin topo egiten baduzue?
-Ez da hori gure asmoa, gure gorputzaren funtzionamendua sakonki ezagutu nahi dugu. Garuneraino, urdaileraino, biriketaraino iritsi nahi dugu.
-Eta nola sartuko zarete? Txip miragarria (Chip prodigioso) filman bezala?
-Aaaa… magia!

Txantxak txantxa… Urtebete baino gehiago daramagu disko honetan lanean, gorputz barrura bidaiatu nahian. Gure asmoa bidaia zoragarri bat egitea zen, liluragarria, dibertigarria, alaia, irudimenez blai eta musikaz beteta, beti bezala.

Zai, zai, zai, eta gure lana aurrera ateratzeko egoerak hobera egingo zuen itxaropenarekin, gure xedea zuekin partekatzea erabaki dugu. Noiz eta etxetik ia atera ezin dugun astean bertan.

Liluragarria. Gorputz barrura goaz! Salgai gure webgunean eta dendatan.
15 abesti berri, beti bezala DVD+CDan, eta ADI! Hau berria da-eta! Disko berria USB formatuan duzu: bideoak Full HDn eta abestiak mp3n.

ESKURATU

Gaur inoiz baino gehiago, irudimena erabil dezagun eta kultura zaindu dezagun.
#kulturaSegurua

Nork bidaiatuko du gurekin?? Liluragarria izango da!

Ongi elikatu sabela eta arima, eta izan zoriontsu.

facebookTwitterYoutubeSpotifyInstagram

BAT EGIN GUREKIN!
www.enekantak.org

Share

Zerikusirik duten sarrerak

Utzi erantzuna

Zure emaila ez da erakutsiko. Bete beharrekoak markatuta daude *

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.