ASTONAUTA

Astonauta CD eta DVDa
01-ENE KANTAK
“ENE KANTAK” abestiaren letra PDFn

LETRA: Nerea Urbizu
MUSIKA: Alberto Domingo eta Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Urko Oskoz eta Nerea Urbizu

KANTAK, KANTAK, KANTAK, ENE KANTAK,
KANTAK, KANTAK, KANTAK

E-E-E ENE KANTAK, ENE KANTAK, ENE KANTAK
E-E-E ENE KANTAK, ENE KANTAK, ENE KANTAK (BERRIZ)

MUGITZEKO GARAIA DA
MARTXAN JARRIZ ENE KANTAK
SALTO-SALTO ARIKO GARA
ALAITZEKO BAZTERRAK

JOLASTU GAITEZEN EUSKARAZ
ABESTU ENE KANTAK
GU ETA ZUEKIN BATERA IZATEKO GUREAK.

E-E-E ENE KANTAK, ENE KANTAK, ENE KANTAK
E-E-E ENE KANTAK, ENE KANTAK, ENE KANTAK
DANTZATZEKO, JOLASTEKO, KANTATZEKO, SALTATZEKO!

02 - URRUTIAN HELIKOPTEROA
“URRUTIAN HELIKOPTEROA” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Berria Egunkariko Lantaldea

URRUTIAN ZERUTIK HELIKOPTEROA,
TUKUTUKU, TUKUTUKU, TUKUTUKU, TUKUTUKU, TU!
MENDIAN BARRENA HELDU DA TRENA
TXUKU, TXUKU, TXUKU, TXUKU, TXU!
EZ DA FALTA ANBULANTZIA,
NI NO NI NO NI NO NI
ZER GERTATU OTE DA BADA?
UI, UI, UI, UI…

TXAKURRA ZAUNKA ETA ZAUNKA (AU)
ARDIA ZUHAITZEAN IGOTA (BEE)
HONTZA EZIN LOAK HARTUTA (UUUH)…

URRUTIAN ZERUTIK HELIKOPTEROA,
TUKUTUKU, TUKUTUKU, TUKUTUKU, TUKUTUKU, TU!
MENDIAN BARRENA HELDU DA TRENA
TXUKU, TXUKU, TXUKU, TXUKU, TXU!
EZ DA FALTA ANBULANTZIA,
NI NO NI NO NI NO NI
ZER GERTATU OTE DA BADA?
UI, UI, UI, UI…

TXAKURRA ZAUNKA ETA ZAUNKA (AU)
ARDIA ZUHAITZEAN IGOTA (BEE)
ADARRAK EZIN ZAMAREKIN (KRAS)
BEHIAREN GAINEAN ERORI (MUU)
HONTZA EZIN LOAK HARTUTA, (UUUH)…

URRUTIAN ZERUTIK HELIKOPTEROA,
TUKUTUKU, TUKUTUKU, TUKUTUKU, TUKUTUKU, TU!
MENDIAN BARRENA HELDU DA TRENA
TXUKU, TXUKU, TXUKU, TXUKU, TXU!
EZ DA FALTA ANBULANTZIA,
NI NO NI NO NI NO NI
ZER GERTATU OTE DA BADA?
UI, UI, UI, UI…

TXAKURRA ZAUNKA ETA ZAUNKA (AU)
ARDIA ZUHAITZEAN IGOTA (BEE)
ADARRAK EZIN ZAMAREKIN (KRAS)
BEHIAREN GAINEAN ERORI (MUU)
SUSTOAREKIN KAKAPLASTA (PLASTA-PLASTA)
ERLEA KAKAZ ZIKIN-ZIKIN! (AJ)
HONTZA EZIN LOAK HARTUTA (UUUH)…

ZUHAITZ ADARRA HELIKOPTEROAN,
TUKUTUKU, TUKUTUKU, TUKUTUKU, TUKUTUKU, TU!
HONTZAK LOGUREAK HARTU DU TRENA,
TXUKU, TXUKU, TXUKU, TXUKU, TXU
TA BESTEAK ANBULANTZIAN,
NI NO NI NO NI NO NI
HORI DENA GERTATU DA BA!
UI, UI, UI, UI…

03 - IZARRAK GOIAN
“IZARRAK GOIAN” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Gorka Urbizu
ABESLARIA: Nerea Urbizu

IZARRAK GOIAN
OHERA GOAZ
LAGUNEKIN AMESTERA.
IZARRAK GOIAN
KATUAK LOTAN
EGUN EDERRA IZAN DA.

IZARRAK KONTATZEN HASI TA TXIKI-TXIKI SENTITZEN NAIZ
BAT BI HIRU LAU HAMAIKA MILA… EZIN GUZTIAK ATZEMAN

IZARRAK GOIAN
MUXU BAT EMAN
IRRI BATEKIN LOTARA.
IZARRAK GOIAN,
BELDURRIK EZ DA
ARGIA ITZALI TA FESTA.

KONTATZEN HASI ETA TXIKI-TXIKI SENTITZEN GARA
BAT BI HIRU LAU HAMAIKA MILA… ARGI ZERU ERRALDOIAN

IZARRAK GOIAN
HONTZAK SASOIAN
KILKERRAK KANTA TA KANTA.
IZARRAK GOIAN
DIR-DIR EGINAZ
ZAINTZEKO GURE MUNDUA.

IZARRAK KONTATZEN HASI TA TXIKI-TXIKI SENTITZEN NAIZ
BAT BI HIRU LAU HAMAIKA MILA… EZIN GUZTIAK ATZEMAN
IZAR BATETIK BESTERA SALTO EGIN NAHI NUKE NIK
TA ERORTZEN BANAIZ BADAKIT HAN EGONGO ZARELA BETI

IZARRAK GOIAN
DIR-DIR HAN GOIAN
IZARRAK IZAN, IZARRAK IZAN
IZARRAK GOIAN, IZARRAK IZAN
IZARRAK IZAN, IZARRAK IZAN
IZARRAK GOIAN…

04 - PEREZ SAGUTXOA
“PEREZ SAGUTXOA” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Jon Maya

PEREZ SAGUTXOA
BURUKO AZPIAN HORTZA
UTZI DIZUT, BIHOTZA.
PEREZ SAGUTXOA
HORREN TRUKEAN NAHI DUT
BERRIA AHO BARNEAN,
PEREZ SAGUTXOA,
SAGUTXOA, SAGUTXOA, SA-GU-TXOA!

NIRE AHOA
HASIA DA JADA HORTZAK GALTZEN.
HAU POZA, HANDITZEN HASIA NAIZ!
SAGUTXOA, ZAINDU NIRE HORTZA,
BERRIA NAHI DUT BESTELA LOTSA, LOTSA, LOTSAAA…

PEREZ SAGUTXOA
BURUKO AZPIAN HORTZA
UTZI DIZUT, BIHOTZA.
PEREZ SAGUTXOA
HORREN TRUKEAN NAHI DUT
BERRIA AHO BARNEAN,
PEREZ SAGUTXOA,
SAGUTXOA, SAGUTXOA, SA-GU-TXOA!

SAGUTXOAK, BATZUETAN DITU LAGUNTXOAK
HORTZ GUZTIAK HARTZEKO DENBORAZ
ZAINDI-MAINDI, MARI TEILETAKO,
XAGUZAHARRA EDO DENA DELAKO,
IZAR GEHIO NAHI DITUGULAKO, LAKO, LAKOOOO…

PEREZ SAGUTXOA
BURUKO AZPIAN HORTZA
UTZI DIZUT, BIHOTZA.
PEREZ SAGUTXOA
HORREN TRUKEAN NAHI DUT
BERRIA AHO BARNEAN,
PEREZ SAGUTXOA,
SAGUTXOA, SAGUTXOA, SA-GU-TXOA!

05 - PLANETAK IKASTERA!
“PLANETAK IKASTERA!” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Oiane Yarza
ABESLARIAK: Natxo De Felipe (Oskorri) eta Nerea Urbizu

EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK.
HAS GAITEZEN IKASTEN BA!
MERKURIO HURBILENA, ARTIZARRA HURRENGOA. BIS

EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK.
HAS GAITEZEN IKASTEN BA!

MERKURIO HURBILENA, ARTIZARRA HURRENGOA.
LURRA GURE BABES LEKU TA MARTE BERRIZ GORRIA. BIS

EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK.
HAS GAITEZEN IKASTEN BA!

MERKURIO HURBILENA, ARTIZARRA HURRENGOA.
LURRA GURE BABES LEKU TA MARTE BERRIZ GORRIA.
JUPITER POTOLOENA, SATURNO ERAZTUNDUNA. BIS

EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK.
HAS GAITEZEN IKASTEN BA!

MERKURIO HURBILENA, ARTIZARRA HURRENGOA.
LURRA GURE BABES LEKU TA MARTE BERRIZ GORRIA.
JUPITER POTOLOENA, SATURNO ERAZTUNDUNA.
URANO ZAZPIGARRENA ETA NEPTUNO AZKENA, BIS

EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK. DO SI LA SOL FA MI RE DO!
BEDERATZIGARRENA NON OTE DAGO??

06 - KILIKON
“KILIKON” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Oier Sanjurjo, Roberto Torres, Patxi Puñal, David Garcia, Mikel San Jose

IZARRAK DITUT MAINDIRE
TA ILARGIA ETXE
SALTOKA GORA TA BEHERA
HAU BAI JOLAS PARKEA!

EO, EO
ONGI ETORRIAK DENOK
EO, EO
NIRE ETXEA HEMEN DAGO
EO, EO
GOXO-GOXO TA BERO
KILIKON ASTONAUTA NAIZ
EO, EO, EO.

MUNDUTIK IHESI NABIL
HARRESI ZORROTZETATIK
ALDE EGIN BEHAR NUEN
URRUN MALKOETATIK

EO, EO
ONGI ETORRIAK DENOK
EO, EO
NIRE ETXEA HEMEN DAGO
EO, EO
GOXO-GOXO TA BERO
KILIKON ASTONAUTA NAIZ
EO, EO, EO.
KILIKON ASTONAUTA NAIZ
EO, EO, EO.

IZARRAK DITUT MAINDIRE
TA ILARGIA ETXE
SALTOKA GORA TA BEHERA
HAU BAI JOLAS PARKEA!

07 - OZONOTXO
“KILIKON” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: AUTUM LEAVESen OINARRITUTA, Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Sara Cozarse

OZONOTXOK OZONOTXOK
NEGAR EGIN ZUEN ATZO
OZONOTXO OZONOTXO
KEANGATIK DAGO GAIXO

NORBERAK DAUKA
ERANTZUKIZUN HANDIA
GURE LAGUNA SENDATU BEHAR DUGU
IZPIAK JATEN, MENDEAK EMAN ONDOREN
SUKARRAK JOTA OHERATZEN HASI DA
EZIN DU_ARNASTU
AMETSAK KEZ BETETA (DI)TTU
ITZALI TELEBISTA
ETA GOAZEN LANERA

OZONOTXOK OZONOTXOK
NEGAR EGIN ZUEN ATZO
OZONOTXO OZONOTXO
KEANGATIK DAGO GAIXO

OZONOTXOK OZONOTXOK
NEGAR EGIN ZUEN ATZO
OZONOTXO OZONOTXO
KEANGATIK DAGO GAIXO

08 - ZEURE BURUA ONARTU
“ZEURE BURUA ONARTU” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Egoitz Garro
ABESLARIAK: Alex Sardui (Gatibu) eta Nerea Urbizu

TURUTUTURUTUTU
BERUNA URRE BIHURTUZ
TURUTUTURUTUTU
ZEURE BURUA ONARTU (2)

ERORIZ IKASTEN BADA OINEZ
EKINAREN EKINEZ
ZEURE ITZALA ONARTU MAITASUNEZ

TURUTUTURUTUTU
BERUNA URRE BIHURTUZ
TURUTUTURUTUTU
ZEURE BURUA ONARTU (2)

AKATSAK ZUZENTZEKO DAUDE
IZAN ZURE BURUAREN JABE
DENOK OKERRAK EGITEN DITUGU
GAUZAK LASAI HARTU

TURUTUTURUTUTU
BERUNA URRE BIHURTUZ
TURUTUTURUTUTU
ZEURE BURUA ONARTU (2)

EDERTASUNA BARRUAN DAGO
EZ JOAN HARATAGO
PINPILINPAUXAK BEZALA ZABALDU HEGALAK

TURUTUTURUTUTU
BERUNA URRE BIHURTUZ
TURUTUTURUTUTU
ZEURE BURUA ONARTU (2)

EGINDAKOAZ EZ DAMUTU
ONARTU TA ALDATU
PASATAKOA PASA DA ORAINA BIZITU.

TURUTUTURUTUTU…

09 - ILARGI AMANDREA
“ILARGI AMANDREA” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Amets Arzallus

BATZUTAN POTO-POTOLO
BESTETAN ALDIZ FIN-FIN
IKUSTEN ZAITUT GOI-GOIAN
HODEIEKIN DANTZAN-DANTZAN

EZIN ESKUEKIN HARTU
BAINA BAI INGURATU
ATZETIK SEGIKA ZAITUT
BAINA, EZETZ HARRAPATU?

ILARGI AMANDREA ZERUAN ZER BERRI?
ESAIOZU EKIARI, BIHAR ERE ARREN JEIKI!

ILARGI DEITZEN DIZUGU
BESTETAN ARGIZAGI
HILABETEEN IZENAK
ZOR DIZKIZUGU BAI ZURI

ARGI TXIKIA ZERUAN
ARGI ASKO LURREAN
INDAR HANDIA GUREGAN
INGURUAN ZAUDENEAN

ILARGI AMANDREA…
EKIA GORDE DENEAN
LEIHOAREN BESTE ALDEAN
NIRE ZAIN ZAUDE ZELATAN
HASI NADIN AMETSETAN

BETI NABIL ZURE BILA
ZERU BELTZEKO BONBILLA
POTO-POTOLO ZEIN FIN-FIN
NIK MAITEKO ZAITUT BERDIN!
ILARGI AMANDREA… (BIS)

10 - MAITASUNA BANATUKO DUGU
“MAITASUNA BANATUKO DUGU” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Jone Guarrotxena

MAITASUNA BANATUKO DUGU
EZIN DENA LORTU, LORTZEA HELBURU.
DENA HANKAZ GORA JARRIKO DUGU
SENTIMENDUARI ESKUTIKAN HELDU.

AURKITU EZIN DENA
TOPATUKO DUGU,
MARGOTUKO DUGU,
ASMATUKO DUGU.

MAITASUNA BANATUKO DUGU
EZIN DENA LORTU, LORTZEA HELBURU.
DENA HANKAZ GORA JARRIKO DUGU,
SENTIMENDUARI ESKUTIKAN HELDU.

BIRAN DAGOEN MUNDUA
EZ DA GELDITUKO,
EZ DA GAIXOTUKO,
EZ DUGU GALDUKO.

MAITASUNA BANATUKO DUGU
EZIN DENA LORTU, LORTZEA HELBURU.
DENA HANKAZ GORA JARRIKO DUGU,
SENTIMENDUARI ESKUTIKAN HELDU.

GOSE MALKOAK LEHORTUKO DIRA
EZIN DA LEMA, DESAGERTUKO DA
MUSIKA NOTAK ELKARRI LOTUTA
TA BIDE GUZTIAK BANA EGINDA.

MAITASUNA BANATUKO DUGU,
EZIN DENA LORTU, LORTZEA HELBURU.
DENA HANKAZ GORA JARRIKO DUGU,
SENTIMENDUARI ESKUTIKAN HELDU.

11 - ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA
“ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: BRIGI DUKE

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA,
NORA ZOAZ HAIN DESPISTAUTA?
HORI EZ DA ILARGIA,
UTZI PAKEAN IPURTARGIA!

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA,
NORA ZOAZ HAIN DESPISTAUTA?
HORI EZ DA EGUZKIA,
TA JAN BEHINGOZ ARRAUTZA!

KOHETEAREN ORDEZ, NAHI DU IGOGAILUA,
HAU DA HAU ASTRONAUTA, HAU DA HAU KANKAILUA!

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA,
NORA ZOAZ HAIN DESPISTAUTA?
HORI EZ DA ILARGIA,
UTZI PAKEAN IPURTARGIA!

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA,
NORA ZOAZ HAIN DESPISTAUTA?
HORI EZ DA EGUZKIA,
TA JAN BEHINGOZ ARRAUTZA!

OGITARTEKO GISA JATEN DU TOMATEA,
HAU DA HAU ASTRONAUTA, HAU DA HAU ZELEBREA!

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA,
NORA ZOAZ HAIN DESPISTAUTA?
HORI EZ DA ILARGIA,
UTZI PAKEAN IPURTARGIA!

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA,
NORA ZOAZ HAIN DESPISTAUTA?
HORI EZ DA EGUZKIA,
TA JAN BEHINGOZ ARRAUTZA!

IPUINAK IKUSTEKO DARABIL IPURTARGIA,
HAU DA HAU ASTRONAUTA, HAU DA HAU MAITAGARRIA.

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA,
NORA ZOAZ HAIN DESPISTAUTA?
HORI EZ DA ILARGIA,
UTZI PAKEAN IPURTARGIA!

ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA,
NORA ZOAZ HAIN DESPISTAUTA?
HORI EZ DA EGUZKIA,
TA JAN BEHINGOZ ARRAUTZA!

12 - MARI-MARITXU
“MARI-MARITXU” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: “Maritxu nora zoaz” kanta herrikoian oinarrituta
LETRA: “Maritxu nora zoaz” kanta herrikoietik abiatuta (Nerea Urbizu)
ABESLARIAK: Mikel Markez

MARITXU NORA ZOAZ EDER GALANT HORI?
ILARGIRA BARTOLO NAHI BADUZU ETORRI
ILARGIAN ZER DAGO?
ZULOTXO TXURIAK! BIOK JAUZI TA JAUZI IBILIKO GERA.

MARI MARI MARI-MARITXU

NOLA PENTSATZEN DUZU HARA IRISTEA?
APARKALEKUAN PREST DAUKAT KOHETEA.
MARITXU JOANGO NAIZ ZUREKIN BATERA
BA JARRI ESKAFANDRA TA IGOKO GERA.

MARI MARI MARI-MARITXU

HELDU INDARREZ HIRU, BI, BAT ETA ZERO.
ZERUKO BONBILLA EGONGO OTE DA BERO?
ZER OTE DA HAN GOIAN GELDITU EZKERO?
EZ ZAITEZ ARDURATU, BUELTAN GARA GERO.

MARI MARI MARI-MARITXU

HAU DA ARINTASUNA, HAU DA FLOTATZEA!
HAU DA BERE MAGIA, ZERO GRABITATEA.
MARITXU HAU PAISAIA, HAU DA ZORAMENA!
BARTOLO HAU DUGU ILARGI AMANDREA.

MARI MARI MARI-MARITXU

13 - BIRZIKLATU
“BIRZIKLATU” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Nerea Erbiti

BIRZIKLATU, BERRESKURATU, BERRERABILI, MURRIZTU
EZ AHAZTU GURE PLANETA ZAINDU BEHAR DUGULA!
BIRZIKLATU, BERRESKURATU, BERRERABILI, MURRIZTU
EZ AHAZTU GURE PLANETA OSO ZAHARRA DELA!

BERDEAN, BERDEAN, ZABORRAK ETA MUKIAK
BERDEAN, BERDEAN, EZ BOTA PILARIK, MESEDEZ!

BIRZIKLATU, BERRESKURATU, BERRERABILI, MURRIZTU
EZ AHAZTU GURE PLANETA ZAINDU BEHAR DUGULA!
BIRZIKLATU, BERRESKURATU, BERRERABILI, MURRIZTU
EZ AHAZTU GURE PLANETA OSO ZAHARRA DELA!

HORIAN, HORIAN, PLASTIKOA ETA BRIKAK
HORIAN, HORIAN, JOSTAILURIK EZ, MESEDEZ!

BIRZIKLATU, BERRESKURATU, BERRERABILI, MURRIZTU
EZ AHAZTU GURE PLANETA ZAINDU BEHAR DUGULA!
BIRZIKLATU, BERRESKURATU, BERRERABILI, MURRIZTU
EZ AHAZTU GURE PLANETA OSO ZAHARRA DELA!

URDIÑEAN, URDIÑEAN, PAPERA ETA KARTOIA
URDIÑEAN, URDIÑEAN, KARTOI TA PAPERA MESEDEZ!!

BIRZIKLATU, BERRESKURATU, BERRERABILI, MURRIZTU
EZ AHAZTU GURE PLANETA ZAINDU BEHAR DUGULA!
BIRZIKLATU, BERRESKURATU, BERRERABILI, MURRIZTU
EZ AHAZTU GURE PLANETA OSO ZAHARRA DELA!

IGLUAN, IGLUAN, BOTILAK ETA ONTZIAK
IGLUAN, IGLUAN, EZ BOTA BASORIK, MESEDEZ!

14 - KILIMAK
“KILIMAK” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Aitor Zubieta, Joseba Ezkurdia

SALTO TA DANTZA
KILIMAK BILATU
SALTO TA DANTZA
KILIMAK EGIN (BERRIZ)

BESTEAREN SABELEAN!
KI-KI-KILIMAK KILIMAK SABELEAN
KI-KI-KILIMAK KILIMAK EGIN (BERRIZ)

SALTO TA DANTZA
KILIMAK BILATU
SALTO TA DANTZA
KILIMAK EGIN (BERRIZ)

BESTEAREN IPURDIAN!
KI-KI-KILIMAK KILIMAK IPURDIAN
KI-KI-KILIMAK KILIMAK EGIN (BERRIZ)

SALTO TA DANTZA
KILIMAK BILATU
SALTO TA DANTZA
KILIMAK EGIN (BERRIZ)

BESTEAREN BELARRIAN!
KI-KI-KILIMAK KILIMAK BELARRIAN
KI-KI-KILIMAK KILIMAK EGIN (BERRIZ)

1, 2, 3, 4, GORA TA BEHERA
1, 2, 3, 4, EZKER ESKUIN
1, 2, 3, 4, TXALO TA TXALO
1, 2, 3, 4, SALTO-SALTO-SALTO-SALTO! (BERRIZ)

15 - ORRITXOAREN DANTZA
“ORRITXOAREN DANTZA” abestiaren letra PDFn

IDEIA: Los Rebos
LETRA: Urko Oskoz
MOLDAKETAK: Urko Oskoz, Alberto Domingo eta Joxemi Redin
ABESLARIA: Urko Oskoz

LOLO LOLO LO LOLOLO, LOLO LOLO LO LOLOLO (BERRIZ).
MUGITU ORRITXOAN, MUGITU ORRITXOAN
MUGITU ORRITXOAN, MUGITU ORRITXOAN (BERRIZ)

SALTOKA ORRITXOAN, SALTOKA ORRITXOAN
SALTOKA TA BUELTA EMAN, SALTOKA TA BUELTA EMAN
IGERI ORRITXOAN, IGERI ORRITXOAN
IGERI TA BUELTA EMAN, IGERI TA BUELTA EMAN

LOLO LOLO LO LOLOLO, LOLO LOLO LO LOLOLO (BERRIZ)

ESKUPILOTA ORRITXOAN, ESKUPILOTA ORRITXOAN
SOKATIRA ORRITXOAN, SOKATIRA ORRITXOAN
ZONBI BAT PASILLOAN, ZONBI BAT PASILLOAN,
ZEZENEN AURREAN, ZEZENEN AURREAN

LOLO LOLO LO LOLOLO…

GIMNASIA ORRITXOAN, GIMNASIA ORRITXOAN
BIZIKLETA ORRITXOAN, BIZIKLETA ORRITXOAN
MICHAEL JACKSON TXANTREAN, MICHAEL JACKSON TXANTREAN
AIZKOLARI TXAPELDUNA, AIZKOLARI TXAPELDUNA
ADURIZ SALTOKA, AGIRRETXE SALTOKA
HALLOWEEN EUSKAL HERRIAN, HALLOWEEN EUSKAL HERRIAN
MUXUKA ONDOKOA, MUXUKA ONDOKOA
LAGUNA BESARKATU, LAGUNA BESARKATU
BOSTEKO LAGUNARI, BOSTEKO LAGUNARI
AGUR JOGURT ESATEN DUT, AGUR JOGURT ESATEN DUT
AGUR JOGURT ESATEN DUT, AGUR JOGURT ESATEN DUT

LOLO LOLO LO LOLOLO, LOLO LOLO LO LOLOLO (BERRIZ)

PA-PA-PA-PA-PA-PA…

16 - HIRU TXERRIKUMEAK
“HIRU TXERRIKUMEAK” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Markel Bergara eta Imanol Agirretxe

BEHIN BATEAN BASO LIRAIN BATEAN
FAMILIA BAT XERRIKUMEEKIN BIZI ZEN
HANDITU ZIRENEAN, ETXETIK JOAN BEHARRA,
NORBERA BERE BIZITZA EGITEKO PREST JADA

LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA…

HASITA ERAIKITZEN 3 ETXETXO ZIREN:
LASTOZKOA, EGURREZKOA ETA HARRIZKOA.
TXERRITXO ALFERRAK AZKAR BUKATU LANAK,
SEGITUAN HASI ZEN BERA DANTZAN TA KANTUAN.

LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA…

ERTAINAK ERE AZKAR BETE ZITUEN LANAK
TA BIAK DANTZAN JOAN ZIREN ANAIA ZAHARRARENGANA.
OTSOAREKIN ADI EGOTEKO ESAN ZIEN,
BAINA BI TXOTXOLOEK EZ ZUTEN KASURIK EGIN:

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR…

TXIKIA ETXEAN, BAT BATEAN: “PUM PUM PUM”
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZU ATEA,
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUT ORAINTXE BERTAN!
EZ BADUZU IREKITZEN, LASTOETXEA BOTAKO, PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREA
IZANGO ZARA!
FU FU FU, FU FU FUUUU

TXERRITXO TXIKIA, KORRIKA HASIA, ANAIA ERTAINAREN ETXERA ABIATU ZEN.
OTSOA MOTELA DA, TXERRITXOA LIBREA,
EGURREZKO ETXEAN LASAI DAUDE KANTARI

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR…

BAINA, ERNE, HANDIK GUTXI-GUTXIRA: PUM PUM PUM
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZUE ATEA,
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUZTET BERTAN!
EZ BADUZUE IREKITZEN, EGUR ETXEA BOTAKO.
PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREAK ZARETELA!

FU FU FU, FU FU FUUU

ANAIA ZAHARRENAREN ETXEAN SARTU ZIREN
ARNASESTUKA, KORRIKA OTSOA ATZETIK ZEN.
OHE AZPIAN ZEUDEN, IKARATUTA ITXOITEN,
OTSOA NOIZ AGERTUKO SEGUNDOAK KONTATZEN: KLI, KLO, KLI, KLO…
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZUE ATEA.
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUZTET BERTAN!
EZ BADUZUE IREKITZEN, HARRIZKO ETXEA BOTAKO,
PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREAK ZARETELA!
NOR DA OTSOAREN BELDUR? OTSOAREN BELDUR?…
ETXEA ESKALATZEN TXIMINIATIK SARTU NAHI
LAPIKOA SUTAN PREST ZUTEN GURE TXERRITXOEK
BAT BATEAN JEITSI ZEN, ERRE USAINA ZUEN,
ULUKA TA OIHUKA OTSOAK IHES EGIN ZUEN.

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR…

-LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA…

Utzi erantzuna

Zure emaila ez da erakutsiko. Bete beharrekoak markatuta daude *