ENE KANTAK

01-GOAZEN KOMUNERA
“Goazen Komunera” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Urko Oskoz

ABESLARIAK: Maitane Urbizu eta Ainara De Karlos

GOAZEN KOMUNERA
GOAZEN KOMUNERA
HORTZAK GARBITZERA GOAZEN KOMUNERA (BIS)
HORTZ ESKUBILA ETA PASTA,
URAREKIN NAHASTU,
GORA ETA BEHERA 1, 2, 3

GOAZEN KOMUNERA GOAZEN KOMUNERA
ESKUAK GARBITZERA GOAZEN KOMUNERA (BIS)
XABOIA ETA URA,
NAHASTU, IGURTZI,
AZKENIK LEHORTU 1, 2, 3

GOAZEN KOMUNERA
GOAZEN KOMUNERA
AURPEGIA GARBITZERA GOAZEN KOMUNERA (BIS)
ESKUAK ELKARTU,
GOXATU, LAZTANDU,
UR HOTZAKIN GARBITU 1, 2, 3

BAGOAZ LOTARA, BAGOAZ LOTARA,
AMETSAK KOLOREZ BETEKO DITUGU
BAGOAZ LOTARA, BAGOAZ LOTARA,
AMETSAK KOLOREZ BETEKO DITUGU…

02-ANIMALIEN IBILKERA
“Animalien ibilkera” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: O. San Jurjo eta A. Riesgo

OIHANETIK BADOAZ ANIMALIAK
HANDIAK TA TXIKIAK ANIMALIAK (BIS)
SUGEA ARRASTAKA DABIL (hiru aldiz)

OIHANETIK BADOAZ ANIMALIAK
HANDIAK TA TXIKIAK ANIMALIAK (BIS)
TXANTXANGORRIA HEGAN DOA (hiru aldiz)

OIHANETIK BADOAZ ANIMALIAK
HANDIAK TA TXIKIAK ANIMALIAK (BIS)
BARRASKILOA MOTEL DOA (hiru aldiz)

OIHANETIK BADOAZ ANIMALIAK
HANDIAK TA TXIKIAK ANIMALIAK (BIS)
BASURDEA SALTOKA DABIL (hiru aldiz)

OIHANETIK BADOAZ ANIMALIAK
HANDIAK TA TXIKIAK ANIMALIAK (BIS)

03-ELURRA MARA MARA
“Elurra mara mara” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Urko Oskoz

ABESLARIAK: M. Esain, N. Unzu, Z. Txokarro eta I. Larrañeta

ELURRA MARA-MARA
ELURRA MARA-MARA
TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF

LEIHOTIK BEGIRATU
DENA ZURI-ZURIA

ELURRA MARA-MARA
ELURRA MARA-MARA
TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF

LEIHOTIK BEGIRATU
ELUR PANPIN HANDI BAT
DENA ZURI-ZURIA

ELURRA MARA-MARA
ELURRA MARA-MARA
TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF

LEIHOTIK BEGIRATU
AMONA DABIL DANTZAN,
ELUR PANPIN HANDI BAT,
DENA ZURI-ZURIA

ELURRA MARA-MARA
ELURRA MARA-MARA
TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF TXOF

LEIHOTIK BEGIRATU
OLENTZERO BADATOR,
AMONA DABIL DANTZAN,
ELUR PANPIN HANDI BAT,
DENA ZURI-ZURIA

04-MUSIKA TRESNAK
“Musika tresnak” abestiaren letra PDFn

LETRA: Urko Oskoz / MUSIKA: Brasiletik Herrikoia

ABESLARIAK: Urko Oskoz eta Nerea Urbizu

MUSIKA EGIN DEZAGUN, MUSIKA TRESNAK HARTUZ,
IRRI HANDI BAT MARGOTU ETA KALEAN LAGUNEKIN DANTZATU (BIS)
DANBORRA JO DANBORRA PORONPORONPONPON…

MUSIKA EGIN DEZAGUN, MUSIKA TRESNAK HARTUZ,
IRRI HANDI BAT MARGOTU ETA KALEAN LAGUNEKIN DANTZATU (BIS)
BIOLINA JO BIOLINA JO ÑIÑIÑIRIÑIÑI…
DANBORRA JO DANBORRA JO PORONPORONPONPON…

MUSIKA EGIN DEZAGUN, MUSIKA TRESNAK HARTUZ,
IRRI HANDI BAT MARGOTU ETA KALEAN LAGUNEKIN DANTZATU (BIS)
TRONPETA JO TRONPETA JO TURUTURUTUTU…
BIOLINA JO BIOLINA JO ÑIÑIÑIÑIÑIÑIÑIÑ…
DANBORRA JO DANBORRA JO PORONPORONPONPON…

MUSIKA EGIN DEZAGUN, MUSIKA TRESNAK HARTUZ,
IRRI HANDI BAT MARGOTU ETA KALEAN LAGUNEKIN DANTZATU (BIS)
TXALAPARTA JO TXALAPARTA JO TTAKUN TTAKUN TTAKUN…
TRONPETA JO TRONPETA JO TURUTURUTUTU…
BIOLINA JO BIOLINA JO ÑIÑIÑIÑIÑIÑIÑIÑ…
DANBORRA JO DANBORRA JO PORONPORONPONPON…

MUSIKA EGIN DEZAGUN, MUSIKA TRESNAK HARTUZ,
IRRI HANDI BAT MARGOTU ETA KALEAN LAGUNEKIN DANTZATU (BIS)

05-ZENBATZEN
“Zenbatzen” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Josetxo Oloriz

ABESLARIA: Josetxo Oloriz

SUDUR BAT AURPEGIAN
GAINEAN BI BEGIAK
GUZTIRA HIRU DIRA
ETA AHOAREKIN LAU, LAU, LAU

ZENBA-ZENBATZEN
ARI NAIZ JOLASTEN
JOLASTEN ARI NAIZ IKASTEN TEN, TEN

BAT, BI HIRU, LAU

BOST BELARRIA ERTZEAN
ETA SEI? BA BESTEA
ZAZPI ESKUINEKO ESKUA
ZORTZI EZKERREKOA, A, A.

ZENBA-ZENBATZEN
ARI NAIZ JOLASTEN
JOLASTEN ARI NAIZ IKASTEN TEN, TEN

BAT, BI, HIRU, LAU, BOST, SEI, ZAZPI, ZORTZI

BEDERATZI, LUZEA
HANKA BAT HEMEN BEHEAN
IBILTZEKO BESTEA
ETA BADITUT HAMAR, MAR, MAR

ZENBA-ZENBATZEN
ARI NAIZ JOLASTEN
JOLASTEN ARI NAIZ IKASTEN TEN, TEN

BAT, BI, HIRU, LAU, BOST SEI, ZAZPI, ZORTZI, BEDERATZI ETA… HAMAR, MAR, MAR

06-GARRAIOAK
“Garraioak” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Nerea Urbizu

ABESLARIA: Gorka Urbizu

LEHENGOAN TRENA EROSI NUEN,
BAINA TRENBIDETIK IRTEN EGIN ZEN

GERO AUTO BAT EROSI NUEN,
BAINA GAU BATEZ LAPURTU ZIDATEN

ATZO MOTORRA EROSI NUEN,
BAINA KASKORIK ONDOAN EZ NUEN

BIZIKLETA BAT EROSI NUEN,
BAINA BIDEGORRIRIK EZ ZEGOEN.

TRIZIKLOA EROSI NUEN,
BAINA GURPILAK LEHERTU EGIN ZIREN

PATINETEA EROSI NUEN,
BAINA KOSKAN IPURDIKOA HARTU NUEN

MAKULU PAREA LORTU NUEN,
HAUEK BAI EZ DIRELA INOIZ APURTZEN

GOIZEAN LAGUNEKIN EGON NINTZEN,
HAUEK BAI BETIKO IZANGO DITUT HEMEN!!
HAUEK BAI BETIKO IZANGO DITUT HEMEN!!

07-EGIZU LO
“Egizu lo” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Eñaut Elorrieta

ABESLARIA: Eñaut Elorrieta

EGIZU LO GOXO-GOXO,
LO EGIZU,
LO EZTIA,
ETA AGURTU
ILUNTZEKO EGUZKIA,
ENE TXIKIA.

EGIZU LO AMESTIA,
SENTI GAUAREN MAGIA,
ZURETZAKO
SEHASKATXO
BIHURTU DU
ILARGIA.

ZURE ONDOAN
EGONGO NAIZ
NIRE TXIKI
NIRE MAITE,
ETA EGIN LO
BIHAR ARTE…(BIS)

08-UDAZKENA
“Udazkena” abestiaren letra PDFn

LETRA: Nerea Urbizu
MUSIKA: Abesti Katalana
ABESLARIAK: Nerea Urbizu

BARRENGORRIAK, ONDDOAK, HURRAK TA GAZTAINAK
DIRA GARAI HONETAN OPARO TA BIKAINAK
PASEO BAT EGIN ETA GERO
SASKIA BETE BUELTATZEN GARA BERO!

ORTZADARRA HOSTOETAN IRUDIKATUA
ORBELAREN GAINEAN DABIL BASAKATUA
HEGAZTIAK BADOAZ… AI HAU PENA!
HORRELAKOA BAITA GURE UDAZKENA!

ARKUMEAK JAIOTZEN DIRA BASERRIETAN
ORDUA ALDATZEN DA GURE ORDULARIETAN
GAU LUZEAGOTAN… AMESTERA!
BAI ZORAGARRIA GURE UDAZKENA,
BAI ZORAGARRIA GURE UDAZKENA!

09-KOLOREAK
“Koloreak” abestiaren letra PDFn

LETRA: Julio Soto
MUSIKA: Herrikoia
ABESLARIA: Julio Soto

MENDIAN JARRIA
ILARGIA HORIA
ODOLA GORRIA
ELEFANTEA GRISA
ARROSA TXERRIA
TA URDINA ITSASO
LILURAGARRIA.

ELURRA ZURIA DA
MARROIA BEHATZA
LARANJA MANDARINA
MOREA MAHATSA
BELTZA DA EGUZKIRIK
GABEKO ARRATSA
EDO OLENTZEROREN
ZAKUKO IKATZA.

HORIAK, GRISAK, BELTZAK
GORRIAK, FUKSIAK… J
ANZTEN DITUZTE GURE
BEGI BILUZIAK
BATZUK POLITAK DIRA
BATZUK ITSUSIAK
BAINA BEHARREZKOAK
KOLORE GUZIAK

BERDETIK URDINERA
SALTO ARROSARA
ZURITIK MORERAINO
BUELTA LARANJARA
ETOR ZAITEZ GUREKIN
KOLORE FESTARA…
ERROMAKO ZUBIAN
ELKARTUKO GARA.

10-ARAREITA
“Arareita” abestiaren letra PDFn

LETRA: Herrikoia
MUSIKA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Nerea Urbizu eta Hassan

ARAREITA, ANAIA MAITEA ENTZUN ADI-ADI
BIHOTZ TAUPADAK URDURI ADITZEN DITUT ASPALDI

ARAREITA, ANAIA MAITEA, ZOAZ URRUTI,
OIHU GOGORRAK ENTZUNGO EZ DITUZUN UNERA ARTE.

ARAREITA, SAHARA BEROAK ZAINDUKO ZAITU
GAU EPELETAN IZARREN DIRDIRA IZARA IZANIK.

ARAREITA, “INXA ALA” IKUSIKO DUGU ELKAR,
ZURE JOATEAK GORROTO HANDI HAU GARAITUKO DU

11-XAMUR KATUA
“Xamur katua” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Nerea Urbizu

XAMUR IZENA DU GURE KATUAK
GUSTURA HARRAPATZEN DITU XAGU GUZTIAK
MINGAINAREKIN GARBITZEN DU GORPUTZA
URA GORROTO DU BAI BEROA BAI HOTZA

AI, OI, AI, XAMUR GURE KATUA,
AI, OI, AI, XAMUR BIHURRIA DA (BIS)

JOLASTEN DU NI HARRAMAZKATUZ
IBILTZEN BAINATZAIO ASKO ZIRIKATUZ!
EGUZKITAN ETZANDA SABELA GORA
DENEN HANKEN INGURUAN LAZTAN BILA DOA

AI, OI, AI, XAMUR GURE KATUA,
AI, OI, AI, XAMUR BIHURRIA DA (BIS)

PENTSUA DU DENETAN GUSTUKOENA
BAINA MAHAIERA IGOTZEN DA GAZTA LAPURTZERA
HANKA LUZE HOrIEKIN OSO AZKARRA DA,
ARE AZKARRAGOA TXAKURRIK HAN BADA.

AI, OI, AI, XAMUR GURE KATUA,
AI, OI, AI, XAMUR BIHURRIA DA (BIS)

GAUA IRISTEAN URRUMAKA HASTEN DA,
LOTARAKO GARAIA HELDU EGIN BAITA.
DENAK LOTAN DAUDELA, IXIL-IXILIK
OHEAN SARTZEN DUT, LO EGITEKO NIREKIN…

AI, OI, AI, XAMUR GURE KATUA,
AI, OI, AI, XAMUR BIHURRIA DA (BIS)

12-ILUNETAN IPURTARGI
“Ilunetan ipurtargi” abestiaren letra PDFn

LETRA: Gotzon Barandiaran
MUSIKA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Gorka Urbizu

BELDURRA TA POZA ARRAGO
ILUNETAN IPURTARGI
LOTAN AMETSAK, AMETSAGO
OHATZETIK ZOHARDI

IZARRAK KRISKITIN KEINUKA
ILARGIA BERRIZ NAGI
EZKER-ESKUIN DABIL KULUNKA
HAIZEA XUXURLARI

AHOTS EZAGUNARI GABON
MASAILEAN MUXU XUME
BIHAR EKIARI EGUNON
OBABATXUA UME

13-ALAIKI
“Alaiki” abestiaren letra PDFn

HITZEN MOLDAKETA: Nerea Urbizu
MUSIKA: Anglosaxoni Herrikoia
ABESLARIA: Nerea Urbizu

ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK

ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK

ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK, HORTZAK

ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK, HORTZAK, MINGAINA

ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK, HORTZAK, MINGAINA, SUDURRA

ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK, HORTZAK, MINGAINA, SUDURRA, IPURDIA

ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA

14-ADI ADI
“Adi-adi” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Peruko Abesti Herrikoia
ABESLARIA: Estitxu Arozena

ADI-ADI ARKUMETXO
AZKAR EZKUTATU,
ADI-ADI ARKUMETXO
AZKAR EZKUTATU
OTSOA DATOR
ETA HARRAPATUKO ZAITU,
OTSOA DATOR
ETA HARRAPATUKO ZAITU!

15-SAN FERMIN
“SAN FERMIN” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Herrikoia
ABESLARIAK: Urko Oskoz eta
Juan Martinez de Irujo

ENTZUN ARREN SAN FERMIN
ZU ZAITUGU PATROI
ZUZENDU GURE OINAK
ENTZIERRO HONTAN OTOI

16-IXIL IXILIK
“Ixil ixilik” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Herrikoia
ABESLARIAK: Tiko, B. Alkiza,
M. Aranburu eta M. Labaka

IXIL IXILIK DAGO
KAIA BARRENIAN
UNTZI TXURI POLIT BAT
URAREN GAINEAN (BERRIZ)

GOIZEKO ORDUBIETAN
ESNATUTZEN GARA
ARRANTZALEAK BETI
JOATEKO URRUTIRA (BERRIZ)

ZERGATIK ZERGATIK ZERGATIK ZERGATIK?
ZERGATIK NEGAR EGIN
ZERUAN IZARRA DAGO
ITSASO ALDETIK (BIS)

BAT, BAT, BAT, BAT PARRANDAN IBILI BAT PARRANDAN IBILI
BI, BI, BI, EZ NAIZ ONGI IBILI EZ NAIZ ONGI IBILI
HIRU, HIRU, HIRU, KOLKUA BETE DIRU KOLKUA BETE DIRU
LAU, LAU, LAU, SARDINA BAKALAU

HAU DEK HAU DEN HAU DEK UMORIA
KONTSOLATZEKO KONTSOLATZEKO
EUSKALDUN JENDIA

KALEAN GORA KALEAN BEHERA
KALEAN GORA ZEZENA AIAIAI (BIS)

KALEAN GORA KALEAN BEHERA
KALEAN GORA KALEAN BEHERA…
KALEAN GORA KALEAN BEHERA…
KALEAN GORA ZEZENA (BERRIZ)

17-OLENTZERO
“Olentzero” abestiaren letra PDFn

LETRA ETA MUSIKA: Herrikoia
ABESLARIAK: Urko Oskoz eta
Jon Barberena

OLENTZERO JOAN ZAIGU
MENDIRA LANERA
INTENTZIOAREKIN IKATZA EGITERA

HORRA HORRA
GURE OLENTZERO
PIPA HORTZETAN DUELA
ESERITA DAGO
KAPOIAK ERE BA(D)ITU ARRAUTZATXOEKIN
BIHAR MERIENDATZEKO BOTILA ARDOAKIN (BIS)

OLENTZERO BURUHANDIA
ENTENDIMENTUZ JANTZIA
BART ARRATSEAN EDAN OMEN DU
HAMAR ARRUKO ZAHAGIA

AI URDE TRIPANDIA
TRARALALA (BIS)

HORRA HORRA
GURE OLENTZERO
PIPA HORTZETAN DUELA
ESERITA DAGO
KAPOIAK ERE BA(D)ITU ARRAUTZATXOEKIN
BIHAR MERIENDATZEKO BOTILA ARDOAKIN (BIS)

18-LOTSA GALDU
“Lotsa galdu” abestiaren letra PDFn

LETRA: Urko Oskoz
MUSIKA: Urko Oskoz eta
Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Pirritx eta Porrotx

BIHOTZEAN EUSKARAK BADU OSASUNA?
MINGAINAK ERAKUSTEN DU MAITASUNA
EMAN DEZAGUN BEHINGOZ BIZITASUNA
KALETIK ENTZUTEA DA EDERTASUNA

EH, AIZU LAGUN EUSKARAZ MINTZATU
ENTZUN LAGUN LOTSA GALDU ZAZU
AIZU LAGUN EUSKARAZ MINTZATU
ENTZUN LAGUN LOTSA GALDU ZAZU, UUUHHH

BIHOTZEAN EUSKARAK BADU OSASUNA?
MINGAINAK ERAKUSTEN DU MAITASUNA
EMAN DEZAGUN BEHINGOZ BIZITASUNA
KALETIK ENTZUTEA DA EDERTASUNA

EH AIZU LAGUN EUSKARAZ MINTZATU
ENTZUN LAGUN LOTSA GALDU ZAZU
AIZU LAGUN EUSKARAZ MINTZATU
ENTZUN LAGUN LOTSA GALDU ZAZU, UUUHHH

EZ DAUKA KOLORERIK
EUSKARAK BARRUAN
ENTZUTEKO ATERA
BEHAR DA KALEAN
TA KORRIKA EGITEA
NAHIKOA DA BIDEAN?
BENETAN MAITATZEKO
EKIN SOLASEAN!

EH AIZU LAGUN…

BIHOTZEAN EUSKARAK BADU OSASUNA?
MINGAINAK ERAKUSTEN DU MAITASUNA…

EH, AIZU, LAGUN…

19-BESARKATU
“Besarkatu” abestiaren letra PDFn

LETRA: Urko Oskoz
MUSIKA: Gualitxo
ABESLARIA: Axel O´Mill

BESARKATU, BESARKATU MUNDUA KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU KALEAK KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU ESKOLAK KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU HERRIAK KOLOREZ JANTZI

MAITASUNA DA MEDIKU JAKINTSU
MUXU HANDIA BOTIKA POTERETSU
KOLORE GUZTIAK DIRA EDERRAK BENETAN
MARGOTU BIHOTZAK ESKOLAK (BIS)

BESARKATU, BESARKATU MUNDUA KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU KALEAK KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU ESKOLAK KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU HERRIAK KOLOREZ JANTZI

AFRIKAKO BELTZA LIRAINAZ GOZATU
ILARGI TXURIAREN IRRIA DAZTATU
OLATUEN MUXU URDIN-URDINAZ
SAN FERMINEN GORRI- GORRIAZ (BIS)

ZU TRISTE BAZAUDE MARGOTU
ARGENTINAN UDABERRIAZ GOZATU
EGUZKIAREN BEROA MAITATU
EKAITZAREN AZPIAN DANTZATU

BESARKATU, BESARKATU MUNDUA KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU KALEAK KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU ESKOLAK KOLOREZ JANTZI
BESARKATU, BESARKATU HERRIAK KOLOREZ JANTZI